San Prudentzioko (Traña) jaietarako Euskotreneko zerbitzu berezien erabilera %21 hazi da
2014.eko Maiatzak 05
Trañan (Bizkaia) ospatu ziren San Prudentzioko Jaietarako Euskotreneko 2014ko zerbitzu berezien erabilerak %21eko hazkundea izan du, aurreko urtearekin erkatuz gero.
Joan den larunbatetarako, apirilaren 3rako eta maiatzaren 3rako, Euskotrenek programatutako gaueko trenen zerbitzu bereziak 5.227 erabiltzailek erabili dituzte.
Tren horiek, ohiko eskaintzaren osagarriak, Bilbo – Deba tartean aipatutako gauetan ibili dira noranzko bietan.