|
Lanik enpresa gipuzkoarrak zutaberik behar ez duen eraikuntza-sistema bat aurkeztu du, azalera handi, zezen-plaza, hotel eta kirol-estadioetan erabiltzeko aproposa. “Monocapa” izeneko teknologiaren bitartez, estalkia triangeluz eta laukiz osatutako sare batek (kristalezkoa izaten da normalean) eusten du; guztia kanpo-egitura batean oinarrituta geratzen da.
Sistema horri esker, behin piezak fabrikatu ondoren, estalkia berehala zabal daiteke. Gipuzkoatik kanpo hasi dira jada lehen aldiz erabiltzen: Victoria Square merkataritza gunean (Belfast-en, Ipar Irlandan) eta Porcelanosa eraikinean (Sevillan) adibidez.
Lanik 1977an sortu zen eta bere lanen artean, Donostiako Illumbeko plazako estalkia aipa daiteke; kasu horretan, beste teknika batzuk jarraitu ziren. Madrilgo udaletxeak egin dion azken enkargua; hain zuzen, Komunikazioen Jauregi zaharreko teilatuan bere sistemen muntaia egiteko eskatu zaio Lantik enpresari. Antza, Madrilgo udaletxea bertan kokatu nahi dute.
ITURRIA: Diario Vasco, 08/09/09
|