Azken eguneratzea: 2011/04/07
Erre Punto, beratze karbonikoko ardo onenaren 2010eko Primer saria
Epaimahaiak Arabakoa ere den "Luberri"ri hirugarren saria eman dio
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sialburuak, Pilar Unzaluk, Euskal Autonomi Erkidegoan lantzen diren beratze karbonikoko ardoen kalitatea txalotu du, "gure ardoen kalitatea epaimahai independenteek eta kontsumitzaileek ere goraipatzen dute eta, finean, horiek dira azken epaia ematen diotenak eta zentzua jartzen diotenak lan horretan ekoizleek jarritako maitasunari eta lanari".
Pilar Unzalu buru zela banatu dira gaur Vitoria-Gasteizen beratze karbonikoko 2010eko ardo onenaren 'Primer' sariak, Opuswinek antolatutako eta Errioxa Kalifikatuko Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileko Presidentea den Victor Pascualen partaidetza izan duen ekitaldian.
Azken dastaketan, besteak beste, Euskadiko, Gaztela eta Leoneko, Gaztela-Mantxako, Murtziako, Errioxako, Balear Irletako, Extremadurako, Valentziako eta Kanarietako 23 ardo ezberdin aurkeztu dira.
Sailburuak 2010eko ardo onenaren Primer SARIA eman dio Remírez de Ganuza upategiaren (Samaniego, Araba) Erre Punto ardoari. Bigarren saria Toledoko Taverarentzat izan da eta hirugarrena, Luberri 2010eko uztari (Monje Amestoy familia, Eltziego, Araba).
Pilar Unzalu sailburuak beratze karbonikoko ekoizleak zoriondu ditu "horren produktu ezaguna eta kalitatezkoa egiten jartzen duzuen ahaleginagatik" eta, era berean, "zorionik beroena" luzatu nahi izan die, Erre Punto eta Luberri 2010 uzta tartean diren saritu guztiei.