Azken eguneratzea: 2009/02/12
EAEko Aingira europearraren kudeaketa plana
Espezie honetako harrapakinen kopuruak nabarmen egin du behera azken urte hauetan; izan ere, bere urrakortasunak asko zailtzen du espezi honen berreskurapena. Europak proposaturiko neurriak aplikatu behar ditu espeziea berreskuratzeko.
Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiekin batera EAEko aingira europearraren kudeaketa Plana (pdf 13 Mb) prestatu du. Horrezaz, plan hori aurkezten duen lehenengo erkidegoa da. Izan ere, hala eskatzen du aingira europearraren populazioa berreskuratzen laguntzeko oinarriak ezartzen dituen Europako Kontseiluaren 2007ko iraileko Erregelamenduak. Gonzalo Sáenz de Samaniego sailburua eta Gipuzkoa eta Bikaizko foru diputatuak, Rafa Uribarren jauna eta Irene Pardo andrea, gaur goizean egindako aurkezpenean sinistuta azaldu ziren "plan honekin hasten den bideak hobekuntza nabarmena ekarriko diela aingiraren populazioei eta horrekin batera gure ursistemetako gainerako espezie eta habitatei, gizarteak horiezaz baliatzeko eta gozatzeko izango dituen aukerak hobeak izango direla".
Aingira europearra ziklo bereziko espezie konplexua da ikuspegi biologikotik. Harrigarria bada ere, ez da sekulan ikusi aingiren ugalketa bere natur ingurunean. Ustez, Sargazos itsasotik hurbil ugalten dira, bertan larbek bizpairu urte ematen dute geroago Europako kostaldeetara heltzeko aingirak bihurtuz. Europara helduta ibaietan sartu eta gora egiten dute bertan euren bizitzaren zati handi bat ematen dutela. Azkenik, behera egin eta berriz ere Sargazos itsasora itzuliko dira ugaltzeko.
Aingira europearra oso zaurgarria da, arrantza-tradizio handia baitago banatzen den esparru askotan. Europako eta Afrikako iparraldeko ibai gehienetan azaltzen da, eta, itsasoan ugaltzen bada ere, ur gezan hazten da gehien bat.
Aingiraren populazioek behera egin dute nabarmen Europa osoan azken hamarkadetan. Zenbait eremutan, non zazpigarren hamarkadako erregistroak dauden, ehun aldiz gutxiago harrapatzen dela egiaztatu da. Beherakada horren arrazoia ez da bakarra: euren habitaten galera eta aldaketa, kutsadura, ibaietan zehar mugitzeko eragozpenak, gehiegizko harrapaketak eta ozeanoetako aldaketak. Euskadin tradizio handien eta harrapaketa gehien duten arroak Oria, Deba, Nerbioi-Ibaizabal, Urola eta Butroikoak dira. Beraz, planean proposatutako arrantzaneurriek eremu horietan izango duten eragin handiena, aplikazio-eremua autonomiaerkidegoa osoa bada ere.
Egoera horren aurrean, foro eta estamentu zientifikoetan egiaztatuta, Europako kudeatzaileek lan-prozesu neketsu bati ekin zioten. Prozesu hori 2007ko irailean amaitu zen, aipatutako erregelamendua indarrean jarriz. Bertan ezarritakoaren arabera, estatu elkartekideek aingira kudeatzeko planak prestatu eta burutu behar dituzte, aingiraren populazioak berreskuratzeari begira. Alde horretatik, Euskadi izan da bere plana Espainiako estatuari aurkeztu dion aurreneko autonomia erkidegoa.
Kudeaketa-plan horietan espezieari negatiboki eragiten dioten faktore nagusiei aurre egiteko neurriak zehaztu behar dira, bai eta jarraipen eta ikerketarako programak ere. Europak sei hilabeteko epea dauka neurriok balidatzeko. Euskadiren kasuan neurri horiek arloan eskumena duten administrazio nagusien lankidetzaz prestatu dira, alegia, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila, Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Saila eta Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saila. Era berean elkarlanean aritu dira hiru agente zientifiko-tekniko (Azti-Tecnalia, Ekolur eta Euskal Herriko Unibertsitatea) eta gaiarekin lotutako beste zenbait gizarte-eragile.
EAEko aingira europearraren kudeaketa planak neurri zehatzak jaso eta jarraipen eta ikerketarako plan aurreikusten du. Horren guztiaren helburua da aingiraren hilkortasun-tasa murriztea. Horretarako honako neurri hauek planteatzen dira: merkataritza eta aisialdirako arrantza murriztea, aleak bersartzea, habitatak eta ibaikonektibitatea hobetzea eta harraparitzaren eta akuikulturarekin lotutako beste ekintza batzuei aurre egitea. Foru aldundiek abian jarriko dituzte neurri horiek Europak sei hilabeteren buruan balidatzen dituenean.
Plan hori natur sistemei, habitatei eta espeziei eragiten dieten beste plan batzuk osatzera dator, esaterako, Uraren Esparru zuzentaraua, Habitaten zuzentarua eta mehatxatutako planen kudeaketa planak. Dena dela, espeziearen zaurgarritasuna kontuan izanda, oso zaila da aurreikustea noraino bere oneratu daitekeen espeziea planean jasotako neurri guztiak abian jarri eta gero.
Aurkezpena (pdf 724 Kb)