|
Fork in the road azken diskoko abestiak aurkeztuko ditu Kanadako musikariak
|
| Neil Young |
Neil Young (Toronto, 1945) rock-kantari ospetsua Gipuzkoako hiriburuan izango da apirilaren hasieran merkaturatuko duen Fork in the road laneko kantak aurkezteko. Maiatzaren 31n izango dute hitzordua zaleek, Anoetako Belodromoan. 10 abesti berri aurki ditzakegu Fork in the road diskoan, eta, bitxia badirudi ere, "auto elektrikoen inguruko lana" dela adierazi du Youngek. Ekologiarekin ere nolabaiteko lotura dute kantek.
Bigarren aldiz izango da gurean Young, 1987. urtean kontzertua eskaini baitzuen Bilboko Casilla pabiloian Life diskoa aurkezteko. Horrez gainera, iaz, Donostiako Zinemaldian, Jonathan Demmek zuzendutako Neil Young: Heart of Gold dokumentala izan zen ikusgai.
Gipuzkoako hiriburuan aritu eta gero, Bartzelonako Primavera Sound jaialdian hartuko du parte artista estatubatuarrak. Eskarmentu handia du Youngek musika esparruan; izan ere, Crosby, Still, Nash & Young taldea utzi zuenetik 30 lan baino gehiago kaleratu ditu.
Zuzeneko emanaldia ikusteko sarrerak TicketMaster sarearen bidez, 902 150 025 telefono-zenbakira deituta edota www.ticketmaster.es webgunean eros daitezke.
|