|
Euskaditik igarotzen den Santiago Bideak bi ibilbide desberdin ditu: barrualdekoa eta kostaldekoa. Bietan Oarsoaldea eskualdea zeharkatu behar dute erromesek.
|
| Pasai Donibane |
Kultura eta kirol jarduera anitz antolatzen ditu Pasai Donibaneko Itsas Mendi elkarteak. Hemendik aurrera, Santiago Bidearen inguruko informazioa banatzeaz ere arduratuko da. Barrualdetik zein kostaldetik egin dezakegu Santiago Bidea Euskadin. Bietan Oarsoaldea eskualdea zeharkatuko dugu; ohikoa izaten da Donostiarako bidean Pasai Donibanen geldiunea egitea.
Horrez gainera, Gipuzkoako Santiago Bidelagunen elkartearen kide den Itsas Mendik kredentzialak banatuko ditu erromesen artean. Erromes izaera frogatzeko balio dute horiek.
Apirilaren 2an hasita eta irailaren amaierara arte, asteazkenero eskainiko dute zerbitzua 19:00etatik 20:30era, Itsas Mendi elkartearen egoitzan (Donibane, 28).
|