|
2006ko azaroan itxi zuten Kortezubin (Bizkaia) dagoen kobazuloa.
|
| Kobazuloan aurki dezakegun irudietako bat |
Santimamiñeko kobazuloen barrualdea ezagutzeko bisita birtualak martxan jarri ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Leizearen sarrera soilik ireki dute bisitarientzat eta, bertan, plataforma berezia ahalbidetu dute. Bestalde, Santimamiñeko ermitan egingo dituzte ibilbide birtualak. Toki hori intepretazio-zentro bihurtu dute: pantaila estereoskopiko batek Santimamiñeko labarretako irudi ospetsuak (bisonteak, oreinak, hartzak, zaldiak agertzen dira horietan, besteak beste) erakutsiko dizkie bisitariei. 3D betaurreko batzuk erabilita Bizkaiko kobazuloetan zehar bidaia zoragarria egin ahal izango dute.
Kobazuloen degradazioa geldiarazteko eta arkeologoen gomendioei jarraituta, 2006ko azaroan Santimamiñe ixtea erabaki zuen Bizkaiko Foru Aldundiak. 1916. urtean aurkitu zutenetik ordura arte 1.000.000 bisitari jaso zituen Santimamiñek.
Goizez zen arratsaldez egiten dituzte ibilbideak (ordu bat eta hogei minutuko iraupena dute), asteartetik igandera. Informazio gehiago nahi izatekotan, telefono hauetara deitu: 944 651 657 eta 944 651 660.
|