Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Azken eguneratzea: 2008/07/17
XIV. Itsas Joko Atlantikoak Getxo-Sopelanan, 2008ko uztailaren 19tik 25era.
XIV. Itsas Joko Atlantikoak Getxo-Sopelana: atzera kontaketa

Uztailaren 19tik 25era Getxo eta Sopelanan egingo diren XIV. Itsas Joko Atlantikoak aurkeztu dituzte gaur, Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Gurutz Larrañaga Saileko sailburuordeak eta Fernando Asenjo Euskal Kirol Federazioen Batasuneko (EKFB) presidenteak. Halaber, ekitaldian parte hartu dute Imanol Landa Getxoko alkateak, Imanol GArai Sopelanako alkateak eta Julio Ibarra Metro Bilbaoko Komunikazio zuzendariak (Bizkaibusekin batera jokootako garraio ofiziala izango da).

Hartara, lehenbiziko hitzordua hilaren 19an izango da, 19:30an, Bizkaiko Zubian; bertatik irtengo baita Areetako Geltokia Plazan inaugurazio ekitaldiarekin amaituko den nazioen desfilea.
Amaiera ekitaldia, berriz, uztailaren 25ean izango da, Sopelanako Udaletxeko plazan, 12:30an. Orduan sariak banatuko dira eta dantzen ikuskizuna eskainiko da.

Viilage-aren datu teknikoak

Bestalde, Village-a kirol portuko pasealekuaren amaieran kokatuta egongo da, bela eta arraun eskolak dauden tokian hain zuzen ere. Bertan idazkaritza teknikoa, epaileak, prentsa bulegoa, informazio bulegoa etab. Jarriko dira. Atzo hasi ziren beharrezko azpiegitura guztia muntatzen.

Akitaniak, Bretainiak, Euskadik eta Kataluniak beraientzako stand-ak izango dituzte village-an bertan.

Azalera 5500 m2koa, 3 bulego teknikoak, Nazioarteko Epaileen bulegoa, denboren eta emaitzen bulegoa, bulego teknikoa, prentsa bulegoa (bertoko zein kanpoko prentsarentzako konexioak izango ditu), idazkaritza Teknikoa, gurutze Gorria, 100 ibilgailurentzako parking-a, informazio guneak: Euskadi, Katalunia, Akitania y Bretainia
Village-aren ordutegia: 09:00etatik 21:00etara

Parte hartzaileek Gobelako metro geltokitik lehiaketa guneetaraino doan autobusa izango dute doan.

Lehiaketa guneetako kokalekua

Bela

Guneak:

- Alfa: klasea: Optimist 100 -120 ontzi, egoera 43º 23 00, 003º 03 00, 1 milia diametrodun gunea.

- Bravo: klasea: 420 y Laser 110 -150 ontzi, egoera 43º 24 00, 003º 01 00, 1 milia diametrodun gunea.

- Eco: eguraldi txarra egonez gero erabiliko den gunea, egoera 43º 09 00, 003º 01 30, 0,4 milia diametrodun gunea.

- Cruceros: J80 10 -15 ontzi, egin beharreko ibilbidea 15 milia.

Arrauna

0,2 miliako sei kalek osatutako lehiaketa cunea Areeta-Triangulo moilaren parean paraleloki kokatuta dago. Ontziak: 1, 2, 4 pertsonetako yolak eta trainerilak. 10 ontzi. Campo Romeo.

Kanoe

Arraunaren gune bera erabiliko da, baina irteera Bola hondartzatik edo Raspas Arraun Taldeko arrapalatik egingo da, Campo Romeo. Kanoen kopurua oraindik konfirmatzeke.

Itsasoko Kanoe

Ereaga eta Arrietara arteko ibilbidea egingo da, itsasoko egoeraren arabera eta Galeako labarretara gehiegi hurbildu barik.

Urpeko Jarduerak

Billano Lurmuturraren inguruan burutuko dira urpeko probak, Getxo Kaia eta Plentziatik abiatuta. Bertan urpeko argazkilaritza modalitate ezberdinak egingo dira. Aleta bidezko igeriketa probak Ereagako hondartzan burutuko dira, Kantarepe labarren eta Arriluzeko moilaren artean egongo den hiruko formako lehiaketa gunearekin. Campo Sierra.

Surfa

Lehiaketa guztia Arrietara hondartzan burutuko da: surfing eta bodyboard.

XIV. Itsas Joko Atlantikoei buruzko informazio gehiago (pdf, 215 Kb)