Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Azken eguneratzea: 2006/03/15
Tabakismoaren aurkako osasun-neurriei buruzko eta tabako-produktuen salmenta, hornidura, kontsumoa eta publizitatea arautzen duen abenduaren 26ko 28/2005 Legea
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren eta EUDEL Euskaldiko Udal Elkartearen arteko bilera.

Atzo, martxoak 14, aurreneko bilera izan zuten Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko eta EUDEL Euskadiko Udal Elkarteko zenbait ordezkarik. Bileraren ondoren bi erakundeek honako hau adierazten dute:


1. Lehenengo bilera honek ezaugarri hauek izan ditu: zintzotasuna, elkarri laguntzeko gogoa eta 28/2005 Legea Euskadin aplikatzeko bi erakundeei eragiten dieten arloak kudeatzeko ados jarri nahia.

2. EUDELek eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean jarraituko dute 28/2005 Legea Euskadin aplikatzen dela bermatzeko, eta erakundeen arteko lankidetza areagotuko dute, gure gizartean tabakismoa prebenitzeko neurriak sendotu eta zabaltzeko, aitortzekoa baita euskal herritarrek heldutasun-maila altua dutela eta egungo legeriari oro har errespetua diotela.

3.  Bi erakundeek lan-dinamika bateratua izango dute eta diskrepzio osoz jardungo dute, 28/2005 Lege onetsi berria zuzen eta zorrotz aplikatzeko asmoz.