Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

IMHk CATIA diseinu softwarea gehituko du bere formazio eskaintzari
 
Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak eta CATIA diseinu softwareko banatzaile den ABGAM Segula Technologies enpresak hitzarmena sinatu dute aste honetan. Honela, uneko diseinu software puntakoenak eskainiko ditu, besteak beste CATIA, UNIGRAPHICS, PROENGINEER eta AUTODESK.

ABGAMek Bizkaian duen ordezkaritza eta Elgoibarko Makina Erremintaren Institutaren arteko hitzarmenarekin, IMHk PLM teknologien proiektu industrialak garatzeko integrazioa osatu du (diseinua, prozesuen simulazioa eta kudeaketa produktuaren bizitzaren ziklo guztietan kontrolatu).

Erreminta mota hauek erabiltzen dituzten teknikarientzat kalitatezko formazio aurreratuaren beharra dagoela eta (CAD/CAM/CAE/PLM arlokoak), eta teknologia hauek enpresetan inplantatuz eta ustiatuz ekar dakieken onura dela eta, IMHk, honez gero UNIGRAPHICS, PROENGINEER eta AUTODESK erreminta aurreratuak izanik, azken hau gehitu du bere formazio eskaintzan, CATIA, alegia.

CATIA softwarearen formazioa ABGAMek ziurtatu eta bermatuko du eta IMHk prestakuntzarako diru laguntzen kudeaketa egingo du. CATIAri buruzko lehen ikastaroa datorren azaroaren 9an hasiko da.

1989an fundatua, ABGAMek GAMESAn izan zuen sorrera, bertako behar teknologikoei aurre egiteko. 2002 urtean SEGULA TECHNOLOGIES talde frantsesean sartu zen. IBM eta Dassault Systems negozio kide izanik, ABGAM espezialista da merkatuko liderrak diren CAD/CAM/CAE/PDM tresnekin eta Ingeniaritza, diseinu, mekanizazio, sistema eta fabrikazio digitalarentzako PLM soluzioak eskaintzen ditu.


 

2005-(e)ko Urriaren 10(e)ko IMH-(e)n argitaratutako albistearen laburpena

Azken eguneratzea: 2005/10/14