Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Plangintza.
Lurraren etorkizunerako akzio egokienak aukeratzeko erabilitako informazioa.



Datuak

Nekazaritza-partzelarioa, nekazariei errazteko eskaeren aurkezpena (adibidez, laguntza komunitarioak), eta kontrol administratiboak eta lurzatian bertan egindakoak ere errazteko
Arduraduna - kontaktua
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila - sigpac@nasdap.net
Aplikazioaren irudiaren kaptura

UDALPLAN. EAEko udalen hirigintza-plangintza

Bizitegi-lurzoruaren, jarduera ekonomikoen eta sistema orokorren zonifikazio orokorrari buruzko informazioa.
Aplikazioaren irudiaren kaptura

Urdaibaiko Biosfera Erreserbako erabilpenerako eta kudeaketarako egitamu gidaria (2003ko aldaketa)1:25.000 eskalan

URDAIBAIko Biosfera Erreserbaren Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitamua 242/1993 Dekretuaren bidez (1993ko abenduaren 7ko EHAA; 233 zk.) onartu zuen Eusko Jaurlaritzak. Bere helburua biosfera-erreserbaren ekosistema babestu eta errekuperatzea da, bereziki, gainazaleko eta lurpeko urak eta bertako landaretza errekuperatzea; horrez gain, urbanizaezinak diren lurrak behar bezala erabil daitezen bermatzeko helburua ere badu. Lurra erabiltzeko aukerak Erabilpenerako eta kudeaketarako egitamuan daude.
Aplikazioaren irudiaren kaptura

Txingudiko Baliabide Naturalak Babesteko eta Antolatzeko Plan Berezia 1:25.000 eskalan

1991ko abenduaren 5ean, Eusko Jaurlaritzak eta Irun eta Hondarribiako Udalek Txingudi Birgaitzeko eta Babesteko Lankidetza Hitzarmena sinatu zuten eta, horren ondorioz, Txingudi Alorreko Errekurtso Naturalak Babesteko eta Eratzeko Plan Berezia, Irun eta Hondarribiako azken padurei eragiten diena, erredaktatu zen.
Aplikazioaren irudiaren kaptura

Hezeguneen Lurraldearen Arloko Plana 1:25.000 eskalan

Horrenbestez, EAEko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Plan honek Lurralde Antolamenduko Arauen zehaztapenak garatzen ditu, EAEko hezeguneen inbentarioaren eta sailkapenaren bidez eta antolakuntza espezifikoa behar duten hezeguneetan gune horien gaitasunaren araberako erabilerak eta jarduerak arautzearen bidez. Halaber, LAPk gomendio eta irizpide orokor batzuk ematen ditu, inbentariatutako hezegune guztiak babesteko.
Capatura de imagen de la aplicación

Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana 1:10.000 eskalan

Planak zonifikazioa ezartzen du, Lurraldearen Antolamenduko Artezpideetan xedatutako antolamendurako mailak zein lurzoruaren erabilera eta ekintza definizioak garatuz. LAP honen antolamendu-esparrua Kostaldeei buruzko Legean definitutako eragin-zonari dagokio: «itsasoaren erriberako barne-mugatik zabaleraz gutxienez 500 m-ko zerrenda». Zona hori ibaien ertzetan barrena ere zabaltzen da, itsasaldien eragina nabaritzen den lekuraino. Euskal Herrian ekinozioko itsasbehera biziaren gainetik 5 metroko kotan dago.
Azken eguneratzea: 2010/05/20