Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Mendizaletasuna


TrekkingMendizaletasun hitza, sarritan, mendi garaietan gauzatzen den jarduera aipatzeko erabiltzen dugu, hau da, garaiera handiko mendizaletasuna. Halere, hitz honen barnean espezialitate asko aurkitu ditzakegu: mendi-ibilaldiak, mendi ertainak, mendi garaiak, alpinismoa, espedizioak, eskalada, mendizeharko eskia, barrankismoa, mendiko duatloia, mendiko maratoia…

Zehatz esanda, mendizaletasuna mendietan zehar txangoak egitea da. Baina, era berean, jarduera hau egin ahal izateko beharrezkoak diren teknika, ezagutza eta trebetasunei ere hala deitzen zaie. Mendizaletasuna naturarekin harremanetan gauzatzen den kirol bat da, baina bere zaletuek diote hori baino askozaz gehiago dela.

Jarraian, Euskadin zaletu gehien dituzten modalitate biak hobeto ezagutzeko aukera duzu: mendi-ibilaldiak eta eskalada.

 

Azken eguneratzea: 2008/07/09