Lan-eskaintzak 35 urtetik gorakoentzat

Programa honen helburua da lanik gabe dauden 35 urtetik gorakoen laneratzea sustatzea, beren prestakuntzarekin lotutako lanpostuak eskainiz, atzerrian lantokiak dituzten euskal enpresetan.
Pertsona onuradunak
- 34 urteko edo gutxiagoko gazteak, unibertsitate-titulu bat edo Lanbide Heziketako goi-mailako edo erdi-mailako teknikarien titulua dutenak, edo horien baliokide den prestakuntza edo profesionaltasun-ziurtagiria.
- Ikasketak amaitu zituenetik edo baliozkotu zizkiotenetik 5 urte baino gehiago igaro ez izana, edo, langilea ezgaitua denean, 7 urte baino gehiago igaro ez izana. Mugapen honek, 30 urte baino gutxiago dituztenekin ez da aplikatzen.
- EAEn bizitzea.
- Langabezian eta Lanbiden lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea, %33ko lanaldiko edo txikiagoko aldi baterako kontratu batekin kontratatuta daudenak barne, haien kualifikazio-maila baino bi maila baxuagoko postuetan.
- Behar diren hizkuntza-gaitasunak izatea.
- 6 hilabete baino gehiagoko aurretiazko lan-esperientziarik ez izatea egingo den lanaren kotizazio-talde bereko postuetan.
- Kontratatutako pertsonek atzerrian zerbitzu eman beharko dute 9 hilabetez gutxienez, edo 7 hilabetez dagokion administrazio-baimena lortzeko zailtasunak badituzte.
Kontratuen ezaugarriak
- Kontratatutako pertsonaren prestakuntza akademiko-profesionalarekin bat datozen lanpostuetarako kontratatu beharko dira pertsonak.
- Idatziz gauzatu beharko dira kontratuak; espresuki adieraziko da langilearen titulazioa, kontratuak zenbat iraungo duen, pertsonak zer lanpostu beteko duen eta egonaldi herrialdea.
- Kontratuak lanaldi osokoak izango dira.
- Kontratua 12 hilabetekoa izango da gutxienez.
- Urteko ordainsari gordinaren zenbatekoa jasoko da kontratuan.
- Kontratatutako pertsonak lanpostuan gauzatzen duen lanaren jarraipena egiteko arduradun bat izendatu beharko da.