|
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
1.- Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zentroek bai eta Osasun Sailekoek ere deialdi honetarako beren eskabideak Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioaren bidez aurkeztuko dituzte.
Eskabideak zentroko ordezkari legalaren eta ikertzaile nagusiaren sinadura eduki behar du eskabide inprimakian (II. eranskina dok. 64 Kb), bai eta talde ikertzaileko gainerako kide guztiena ere, parte hartzeko ados daudelako froga gisa.
Eskabidearekin, gainera honako hauek aurkeztuko dira:
a. Ikerkuntza proiektuaren memoria (III. eranskina (dok. 88Kb)).
b. Ikertzaile taldeko kideetako bakoitzaren curruculuma, eredu normalizatuan (IV. eranskina (dok. 80Kb)).
c. Ikertzaile nagusiaren NANaren fotokopia.
d. Beste finantziazio iturri batzuei eskaturiko eta, dagokion kasuan, helburu bererako emandako kantitateei buruzko zinpeko aitorpena. (V. eranskina (dok. 21kb)
2.- Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari ez dagozkion zentroek eta 1.3 artikuluan aipatu diren profesionalek beren eskabideak zuzenean aurkeztu ahal izango dituzte, edo, beren ikerkuntza jarduerak eskubide pribatuko fundazio baten bidez gestionatzen dituzten kasuan, beronen bitartez, eskabideari aurkezteko baimena gehituz, eta zentroa edo fundazioa legalki ordezkatzen duen pertsona arduratuko da eskabidea bidaltzeaz.
1. atalean aipatu denari, gainera, honako dokumentazio hau gehitu beharko zaio:
a. Elkarteen Erregistroko edo, behar izanez gero, dagokion Erregistro Publikoko inskripzio ziurtagiriaren kopia. 1.3 artikuluan aipatzen den pertsonal sanitarioaren kasuan, zerbitzu sanitarioen arloan garatu duen ikerkuntza lan sanitarioa kreditatzen duen dokumentazioa (curriculum vitae) eta proposatzen den ikerketa proiektua burutzeko dauzkan baliabide materialen eta giza baliabideen zerrenda.
b. Identifikazio Fiskaleko Kodea eman zaiola egiaztatzen duen agiriaren fotokopia.
c. Ogasuneko Delegazioak emaniko ziurtagiria, erakunde edo pertsona eskatzaileak zerga obligazioak ordainduta dituela edo ez dituela zertan ordaindu behar egiaztatzen duena.
3.- Erakunde edo pertsona eskatzaileak zentroko ordezkari legalaren edo osasuneko profesionalaren zinpeko aitorpen bat aurkeztu behar du zera ziurtatuz, zentro hori edo osasuneko profesional hori ez daudela penal edo administratiboko zigortuak, diru laguntzak edo bestelako laguntzak lortzeko aukeraren galerarekin, ez eta horretarako ezgaitzen duen debeku legalen baten nahastua ere, sexu arrazoiengatiko diskriminazioagatik, adibidez. (VI. eranskina (dok. 22kb)
4.- Baldin zentro eskatzailea (edo 1.3 artikuluan aipatzen diren profesionalak) proiektua burutuko den leku bera ez bada, zentro eskatzaileak, eskabidearekin batera, idazki bat aurkeztuko du proiektua burutuko den zentroa legalki ordezkatzen duen pertsonak izenpetua, proiektua garatzeko baimena emanez (VII. eranskina (dok. 100kb)).
5.- Eredu normalizatuak(II. eranskina (dok. 64Kb), (III. eranskina (dok. 88Kb), (IV. eranskina (dok. 80 Kb), (V. eranskina (dok. 21kb), (VI. eranskina (dok. 22 kb) eta (VII. eranskina (dok. 21kb) bete ahal izango dira bide elektronikoz, Ostebaren web gunearen bitartez: www.osanet.euskadi.net/osteba/eu; dena dela, behin inprimatu ondoren paperezko euskarrian aurkeztu beharra dago, eskatzen den gainerako dokumentazioarekin batera.
6. - Deialdiko oinarrietakoren bat ez betetzea, edota datuak ezkutatzea, aldatzea edo eskatzen den informazioaren edozein manipulazio eskabidea bazter uzteko kausa izango da, beste eremu batzuetan ondoriozta litezkeen erantzukizunen kaltetan izan gabe.
|