Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Vitoria-gasteizen (Larrein) 80 BOE erosketan esleitzeko prozedura abian jarriko du Amenabar Etxegintza Berria S.L. sustatzaile pribatuak, EB1-0373/24-LE-000 espediente zenbakia duena

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

  • Etxebiden alta emanda egotea.
  • Errolda: etxebizitzaren titular izango direnetako batek Euskal Autonomia Erkidegoan erroldaturik urtebetez egon beharko du.
  • Diru-sarrerak: 2022. urtean, 12.000€ (gutxieneko muga -mugikortasun urria edo ezgaitasun psikikoa daukatenentzat, 3.000€-) eta 43.753,71€ (gehieneko muga) euro arteko diru-sarrera haztatuak egiaztatzea.
  • Eskatutako udalerria edo eremu funtzionala: gutxienez izena emateko eskaeran aukeratutako udalerrietako bat Araba Erdiko Eremu Funtzionalekoa  izan beharko da.

ERREKLAMAZIOA AURKEZTEKO EPEA

2024ko uztailaren 22an, www.etxebide.euskadi.eus webgunean eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan, argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen esleipenean parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

ETXEBIZITZAREN ESLEIPENARI UKO EGITEA

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero, salbuespenak salbuespen, Etxebideko Erregistroan baja izango zara, eta urtebetez izena emateko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

SUSTAPENARI BURUZKO INFORMAZIOA

  • 80 etxebizitza, horietatik:
    • 60 etxebizitza, hiru logela eta bi bainugelakoak, 82,96 eta 87,24 m² bitarteko azalera erabilgarriarekin.
    • 16 etxebizitza, bi logela eta bi bainugelakoak, 66,51 eta 66,57 m² bitarteko azalera erabilgarriarekin
    • 4 etxebizitza egokitu, bi logela eta bi bainugelakoak, 83,01 m²-ko azalera erabilgarriarekin.
  • Salneurriak (BEZik gabe):
    • Etxebizitza + eranskinak (azalera txikienak): 166.120 €
    • Etxebizitza + eranskinak (azalera handienak): 210.787 €
    • Etxebizitza egokituak + eranskinak (azalera txikienak): 200.858 €
    • Etxebizitza egokituak + eranskinak (azalera handienak): 206.878 €

Informazio gehiago eskuratzeko:


AMENABAR ETXEGINTZA BIZKAIA S.M.
Urkixo Zumarkalea 63, behe 48010 Bilbao
Tfno.: 944 790 600
Posta elektronikoa: comercialbilbao@amenabarpromociones.com

Izena eman dezakezu:

1. https:www.etxebide.eus/espedientea web gunean - Sustapenak atalean.

Izena emateko erabili ditzakezu:

-BakQ.

-Baliozko ziurtagiri elektronikoa (NANa, Izenpe…)

Web gunean topatuko duzu izena emateko behar duzun laguntza.

2. Aurrez aurre:

ZUZENEAN Herritarrentzako Zerbitzuan, aurrez hitzordua eskatuta: Ramiro de Maeztu 10, behea, VITORIA-GASTEIZ

Aurretiko hitzorduaren xehetasuna

Nahitaezkoa izango da aurretiko hitzorduarekin joatea. Hori honako hauetan eska daiteke:

Hitzorduak 15 minutuko tarteetan eskainiko dira (ezarritako orduan bulegoko harrera-mahaian aurkeztu beharko duzu).

Oharrak

  • Puntualtasuna eskatzen da, hitzordua ez galtzeko.
  • Bulegora joaten denak bere burua identifikatu beharko du horretarako prestatutako kioskoan, hitzordua hartzean eman zitzaion kodearen bidez.

Azken aldaketako data: