Jokamolde ona,jarrera ona. Teknika mistoa, marrazkiak, instalazioa.
150 x 150 zm
1997
Jokamolde egokiak, postura egokiak
(...) lrudi pornografikoa eta modako irudia txanpon beraren bi aldeak balira bezala azaltzen zaizkigu azken finean; irudi horietako bat da, ordea, gizartean onartzen den bakarra ez ezik, jokamoldearen eredu estetiko bihurtua ere. Bestea berriz etikoki gaitzetsia da, eta hortik datorkio bere forma eta jokamoldeentzako ere halako gaitzespen estetiko bat ere izatea.
"Jokamolde egokiak, postura egokiak"honetan gure gizarte ingurunean (emakumezkoentzako prentsa deitu horretan argi ikus daitekeen bezala) emakumeari eskatzen zaionjokaera bikoitza ere aipatzen da: jendaurrean "bertutetsua" izateko eskatzen baitzaio aldebatetik, eta "puta" izateko, bestetik, bizitza pribatuan.