Julio Hernández
Bilbao, 1967 Amodio bortitzak (1997)
lnstalazioa: 98 modulu neurri askotarikoak,akrilikoa, berniza eta laka argazkiarengainean.
100 x 300 zm ing.
Bezagarria
Beti uste izan dut gehiago balio duela irudi batek ezen ez mila hitzek, erretorika eta diskurtsu modu zein baino zein konplexutasun handiagokoak erabili arren eta zarata piska bat oso gauza higienikoa eta osasungarria dela askotan, gure kontzientziarekin dugun bakarrizketa horretatik atseden hartzeko batez ere. Baina uste osoa duk, oraindik ere, badela zalantzaren eremua, gauza izangarrien eremua, intuizioak eta desirak artista ase gabearen ezkutuko kide gisa jokatzen dutena: zentzuaren bilaketa berezi itsumustuko bat, alferrik tematuko baikara medioen autonomia eta obra eginaren aura (izan ere daitekeena, bestalde) erreibindikatzen. Denak bateratzen ahalegindu: aurrez ezagutu ezinezko egoeraz bilatu nahia, ikasle berriaren arrazoiak eta grinak,arriskuak bere duen emozioa, pertsona eta haren zorabioa, bizikizun eta kontraesanez betea dena, geure amodio bortitzak edo horrelako zerbait.