Naumanekin berriketan lnstalazíoa: klera eta neoia horma gainean.
150 x 800 zm ing.
1998
Artistak gizartearen ordezkari gisa duen eginkizunari, ahalmenari eta protagonismoari dagokionada gaur egun errazen zabaltzen ari den eztabaidetako bat. Gai den ala ez den, artearentzat mitologia bai nahi luketen tesietan du sorburua eztabaida horrek, horien arabera erlijio zentzuak etamistizismoak definitzen baitute oraindik ere artistaren jarduera eremua XX. mende bukaera honetan. Horrela artearen ametsak artistaren amesgaiztoa dakar eta artistak zeinek bere munstroagizentzen du; ez zaizkio, gainera, buruak falta munstro horri, eta ez ditut adierazi gabe utzi nahi, jakina, buru horiek.
Lehendabiziko burua: artistaren mitoak erroak finkatzen dituen nortasuna moldatzen duten eredu trajikoak.
Bigarren burua artistak nozitzenduen gaizkiulertua da, hala martiri, profeta eta iluminatu bihurtzen baitu horrek, hori guztia purifikazio prozesu batez arrazturik.
Hirugarren buruak kalifikatu egiten du, (goratzea) artistajainkoaren graziaz da halakoa, sortzailea da, izaki guztiz berezia jeinuaren talentua duena.
Laugarren burua babesgarri da, artistaren esentzia baizik ez dago hark ukitu dituen gauzetan. Artistaren zantzua da, bakartasuna, errepikazioak ezabatzen duena.
Bosgarrena kulturaren industriaren etapoetikaren kulturaren arteko zalantza izango litzateke. Edo, bestela, gauza bera dena, Guggenheim ikuskariaren eta estetikako mintegi baten arteko zalantza.
Seigarren burua artean zuzendaritzaz,eginkizunaz arduratzen da, artistak zer egin behar duen eta zer ez duen egin behar. Hartan bezkuntzatik hasi eta artearen merkaturainoko guztiak sartzen dira.
Eta zazpigarrena, ez azkena ordea,iratzarri gabe dago oraindik baina ziur gaude egia mistikoak azalduz munduari lagun diezaiogun eskatuko digula.