Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

1998ko Gure Artea sariak





Másacara de la seducción


 

 



Javier Pérez
Vitoria-Gasteiz 1972

 




Sedukziozko mozorroa
Instalazioa: zurdak, oihala, testuak.
Askotariko neurriak.
1997



...Bere lepo luze malguari esker bihur dezake burua arrak besarkatu eta ernaltzen duen bitartean hura jateko; jiraldi bortitz batez lepoa mozten dio aurreko hanketako zerrez.
Arra inoiz ez da errebelatzen eta burua galdurik estaltzea burutzen du.

...Emea kontuz eta pasibo azaltzen da, estaltzea gertatzen da, eta hura buruturik halako indarrez ekiten dio arrari, non kopularako egitura baizik ez baita geratzen harenik, emearen abdomenean txertaturik, gainerako guztia hark janda desagertzen da.

...Kortejuak dirauen bitartean ordutan egoten dira elkarri laztan eta laztan beren adar ilea bezain meheez, zenbaitetan egun osotan ere bai, harik eta emeak arra irauli eta bere lazten pasioz beteez errenditzen duen arte, sabelean hozka eginez. Arraren saihets taupadaz astinduetatik halako anpulu opako koloreko bat ikusten da ateratzen; espermatoforoa da; emeak hartu eta bere sabelean itsasten du. Hartatik zatiak bereizi eta irensten hasten da, esperma poltsa osoa jatzen duen arte; hori ez baitu aski, ondoan zain duen arra eta jan egingo du azkenean.
Enbrioiak biki eratzen dira; biziko badira batek bestea jan behar du.

...Bizitza, ugalketa eta heriotza hain daude elkarrekin loturik non ez baitute ahorik ere, ez duten jaten.Arratsaldean jaiotzen dira, elkar estaltzen dute, emeak gauetan arraultzak egiten ditu, eta ama eta arra goizaldean hiltzen dira biak, eguzkia ikusi ere gabe.

...Inoiz ezin izan da emerik ikusi, hark bere ninfa kuskulutik irten aurretik ernaltzen baitu arrak. Ernaltzen du, arraultzak egiten ditu, eta hegoak zabaltzera iritsi ere gabe, hiltzen da.