Lankidetza Duraflex paper gaineko argazkia.
185 x 130 zm
1998
Lanaren deskribapena. INTERNETekin loturiko ordenagailu baten bidez web orri bateansartzen naiz, helbidea batere hautatu gabe. Une horretatik aurrera, ESTIMULU-ERANTZUN harreman zorrotz bat sortzen dut nire ordenagailuan, hau da, sistemas bidaltzen dut gezia, nola edo hala, kolore, forma, mugimenduagatik..., erakarri nauten pantailako eremuetara;eta horiexek sakatzen ditut. Ezer ez irakurtzen saiatzen naiz. Era horretan, web orri asko eta era askotakoak agertzen zaizkit hurrenez hurren pantailan, eta horietako batek seduzitzen nauenean, inprimagailuan ipini dudan orri bakarraren gainean inprimatzen dut.
Prozesua orduetan luzatzen da, eta neka-neka eginda sentitzen naizenean bukatzen da,edo pantailako osagaiek batere seduzitu ez nautenean