Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

1998ko Gure Artea sariak



Gelatxoa







Ander Hormazubi 
(Zumaia, 1966)

Gelatxoa
lnstalazioa, teknika mistoa
250 x 250 x 200 zm
1998


 
Fikzioa eta errealitatearen mugan

Objektu erreal eta artistikoen muga ahula da gaur egun. Kasu honetan kolorearen bidez (ez kolorea hobeto esanda) pintore baliabide bat, objektu errealak desagertu egiten dira eta arteinstalazioa bihurtzen dira.Zuriak espazio guztia berdintzen du. Objetuek eta okupatzen duten espazioak bat egiten dute, baina ez dira desagertzen, bolumenak izaten jarraitzen dute, itzal sotil batzuek halaadierazten baitute.Espazio zuriak objektuak deamaterializatu ondoren, ikuslearen erreala eta fikzioaren arteko jokua areagotzen da eta artearen esparruan sartzen gara, hau da, ziurtasuna eta txantxaren artean. Zalantza muga horretan dago artearen arrakasta, errealitatea identifikatzen dugu, baino badakigu ez dela erreala.Kasu honetan gainera, ikusleak oso arrunta den espazioa aurkitzen du, baina "garbituta", gardena, arina eta dagoeneko sentsazio arraroak edo gutxienez ez ohikoak sortzeko ahalmena duen espazioa da: egonezina. beldurra,farrea edo harridura, badirudi zerbait larria gertatu ondorengo tokia. ldentifika ezinezko geruza batek guztia hutsik laga duela dirudi. Gizakiak berak eraikitako eta bizitutako espazio batetik desagertu da eta horrek kezka edo urduritasun pixkat eragiten du.Horrela, objektuak gauzen irudia bihurtuzaizkigu, beraien irudiak, eta espazioa gizakiaren irudia. Izan denaren itzalaedo izango denaren ahalmena