Espazío mortua.
Ulisesen betiereko itzulera Kristalezko apalak eta linterna, lanparaeta era askotako gauzakiekiko beiraarasa, proiektagailu automatikoa 80 diapositibekin. Bulegari-exekutibo bateneguneroko errutina berregiten dute.
200 x 300 x 290 cm
1997
"... lurra ez da bizitzen. lnguruko hodaiertza urezko zirkulu bat da. Alde guztietatik itsasoz inguraturik inoiz aurkitu ez baldin bazara, ezduzu oraindik munduaren eta harekiko duzun erlazioaren ideiarik". "Ezagutzaren sakontasunaren eta transzendentziaren ilusioak hodaiertzeko marra horretan izan dute beti ongienadierazten dituen metafora. Begiradaren leihoa alderik alde igarotzen duen marra zuzena, esperientzia esistentzian itotzen duen urezko zirkulua, irisgarri diren ahal guztiak agortzen dituen gertagarritasun ziurgabea. Gaur egun, Duchampen bidetik, hodaiertza ezabatzekodugun nahikundea, eta obra halako gardentasun argitu batean bihurtu nahia, Beira handi batean bihurtu, horretarako materia biluztuz, erretorika oro ezabatuz, beste kimera zoragarribat bihurtzen da berriro, heterotopia bat, beste leku bat, beste errealitate bat, hodaiertzik gabea, perspektibarik bate, araurik gabe"."Hodaiertza nire inguruan babesik gabe dagoen espazio bat da, errealitatea ordenatu ez dena. Ordena eta kaosezko espazio mugagabea, nik eduki dezakedan erlazioaren sorburua". "Zatiak harriak bezala dira orduan zirkuluaren ertzean; biribilean zabaltzen naiz; nire unibertsotxo hau guztia apurrez dago egina: erdian, zer?"
(Kakotx arteko pasarteak: Goethe, Miguel Zugaza, Adel Alonso, R.Barthes).