Relato de una estrategia Paper fotografikoa.
Argazkitarako 12 paper, 280 x 180 neurrikoak eta, bat, 280 x 270koa.
1994-96
Nik uste dut, oraingo sentsazio batzuk iraganeko adartxo berde batzuekin jarri direla ados historia hau josterakoan. Edo, agian, baliteke, gorputzak zenbait konponbide gogoratu ditu, haurtzaroan erabilitakoak izan arren, orain erdi-ahaztuta zituen konponbideak. Eta gogoratu ahala, erabili egin zituen ea oraindik baliagarri ziren ikusteko. Eta, horrela, jolasak dado itxura hartu zuen, kaleak, gela iluna zirudien eta harea zein lurra argazki paper bihurtu ziren. Eta dadoak jaurti zituen paper gainera, nola txikitan harriak putzura. Eta harriduraz begiratu zuen emaitza, azkenean, era honetara lotzeko kronika hau. Helburuak, helmugarik eta amaierarik gabeko kontakizun hau. Azken estrategia, itxaropenik gabea edo gaisoa, bestela esanda. Baina badoa korrika eta eten gabe aurrera eta itxuraz aldatzen da, puntu batzuk dituen azal beltz batzuei esker.