Dadaístas, Suprematistas Haritzaren zur lakatua, portzelana eta plastikoa.
50 x 50 x 76 c/u.
1995
Artistak heroi bihurtzeko jasaten duen prozesua, dagoeneko eratuta status quotik aparte norberaren esentzia eta muina irudikatzeko desio sozialean oinarritzen da. Artistak, kulturaren ordezkari den aldetik, fase ezberdinetatik igaro behar izan du. Hasieran, gizartearekiko etena eta norberaren burua baztertzea, horixe da lehen pausoa. Artistak uste du inork ez duela ulertzen eta denak bere kontra daudela. Orduan, bere borondateari buruzko kontzeptzioetan inork ezin izango du hunkitu. Eta, azken fasean, sufrimendua jasaten du bokazioz. Artistak miseria guztiak onartu eta bere gain hartzen ditu bere artea ez betetzerakoan. Gaisotasuna, sorkuntza oinazearen irudikapena eta jenioaren gehiegizko balorazio mitikoa, supergizona bailitzan. Azkenik, artistaren estrategia; bere misioaz komentzituta, etorkizunean kokatzen du bere arte-lanaren onespena.