Perezas Teknika mistoa: zura, bitsa, eskaiolak eta soka
. 205 x 200 x 50 1996
- Leku iluna al da ametsa?
- Izan al liteke arte-lana amets baten emaitza?
- Arte-lana amets baten hasiera da ala bere helmuga?
- Zer da ametsa? Adiskidea aurkitzea ala ezezagun den zerbait besarkatzea?
- Ametsetan dagoen gizakia, zer da? Atseden egoeran dagoen gizakia ala gizaki nekatua?
- Atseden hartzeko aukera galarazten duen atea al da ametsa?
- Arte-lana, atseden egoeran dagoen objektua al da?
- Ba al dute zerikusirik atsedenaren neurriak eta arte-lanaren neurrigabekeriak?
- Zer da ametsetan dagoen gizakia? Utzikerian murgildutako gizakia, abandonatutako gorputza ala etengabeko ekintzan dabilena?
- Beharrezkoa al da amets egiteko bakarrik egotea?
- Alfergura ere amets egoera bat ote da?
- Zeruaren eta lurraren artean dagoen lekua ote da ametsa?