Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

1996ko Gure Artea Sariak


 

Tras el centenario 



 


José Ramón Ais,
Bilbao, 1971
 
 
 
Tras el centenario,
Informazio orria. 1994-96

"Urteurrenaren Monumentua" 1913. Urtean eraiki zuten, Donostian, Alderdi Ederreko lorategian. Handik eta hemendik hartutako estilo ezberdinez osatu zen eta, bertan hiriaren hainbat gertakari historiko irudikatu ziren. Monumentua egin eta handik hamaika urtera, inguruari egokitzen ez zitzaiola ikusita, desegin egin zuten eta, bere zatiak, hiriko leku ezberdinak dekoratzeko erabili ziren. "Urteurrenari segika" deritzon proiektua ibilbidea da, turismorako gida, monumentuaren zatiak egon zireneko tokietatik abiatuta. Denboran zehar, monumentu zatien hasierako kokapenak aldatuz joan dira. Zatik batzuk erabat galdu dira eta, beste batzuk, berriz, beste eskultura multzo batzuk egiteko erabili dira. "Urteurrenari segika", eten gabean martxan doan ibilbide baten atsedenaldia da. Egituraketa aldagarria eta ezegonkorra. Monumentuak agur esaten dio oroitzapenari eta bere historiak berak gonbidatu egiten gaitu gelditu gabe aldatzen ari den lekua ikusi, ibili, bizi eta pentsatzera.