Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Biodibertsitateari buruzko Euskadiko Foro Soziala 2020

Euskal Autonomia Erkidegoko 2030erako Biodibertsitate Estrategia natura-ondarearen arloko lehentasunak eta konpromisoak finkatzeko tresna da, begirada 2030. urtean jarrita. Eskualde aplikazioko ekimen bat den arren, ikuspegi globala ere badu eta Dibertsitate biologikorako 2011-2020 Estrategia-planarekin bat egiten du. Hala, aipatutako plana Dibertsitate Biologikoari buruzko Nazio Batuen Hitzarmenetik, 2020ra bitarteko Biodibertsitateari buruzko Europar Batasunaren Estrategiatik eta 2011-2017 aldirako Natura-ondarearen eta Biodibertsitatearen Estatuko Plan Estrategikotik sortu da. Gainera, Estrategia horren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko 2020rako IV. Ingurumen Esparru Programako 1. Helburu Estrategikoan ezarritakoa betetzea: «Gure kapital naturala babestea, kontserbatzea eta leheneratzea, ekosistemek ematen dizkiguten zerbitzuak zainduz.»

Estrategiaren 3. Xedean, Naturaren ezaguera eta kultura sustatzea, hauxe jasotzen da: partaidetzarako guneak izatea funtsezkoa da komunikazioa, elkarrizketa eta ezaguera-sorkuntza errazteko. Horrela, gainera, sektore askotako agenteak (ikerketa, enpresa pribatuak eta publikoak, sozietateak, hezkuntza-elkarteak, etab.) elkartu ahal izango dira. Gizartea sentsibilizatzea eta inplikatzea ingurune naturala kontserbatzeak duen garrantziaren inguruan eta informazioa sortu eta partekatzea jarduketa-lerroak ezartzen ditu.

Biodibertsitatearen Foro Soziala urteko partaidetzarako gunea da, hainbat eragile elkartu eta hitz egin dezaten.

2020ko Foroa BID-REX proiektuaren Euskadiko Ekintza Planaren aurrerapen-mailaren jarraipenari buruz izango da.

Bideoa (leiho berri batean irekitzen da)

PROGRAMA

10:00 2020ko Foroaren irekiera

10:15 2019ko Foro Sozialaren ondorioak Aurkezpena (PDF, 359 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

10:30 Euskadiko naturaren egoera Aurkezpena (PDF, 2 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

10:45 BID-REX proiektuko Euskadiko Ekintza Planaren jarraipena (PDF, 5 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

  • Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistema berria: I. fasearen aurrerapena
  • Ezagutza-sarea: lankidetza-esparrua.
  • Jaurlaritzaren beste ekintza batzuekiko elkarreragina.
  • Finantzaketa publikorako irizpideak.
  • Herritarren zientzia eta jarraipen-programak.

12:45 Bideoen emisioa: zure parte-hartzearen esperientzia BID-REXen (leiho berri batean irekitzen da)

13:00 BID-REX proiektuaren amaiera ekitaldiari buruzko informazioa (on line Bartzelonatik irailaren 29an) eta 2020 Foroaren itxiera.

BIDEOA: ZURE PARTE-HARTZEAREN ESPERIENTZIA EUSKADIKO BID-REX PROIEKTUAN

Bidal iezaguzu irailaren 15a baino lehen (m-iturribarria@euskadi.eus) Euskadiko BID-REX proiektuan izan duzun parte-hartzeari buruzko bideo labur bat. Ingelesez bada, hobe; beste hizkuntza batean bada, guk ingelesera azpititulatuko dugu. Bideoak 2020ko Euskadiko Biodibertsitatearen Gizarte Foroan eta BID-REX proiektuaren amaiera ekitaldian emango dira.

FROM BIODIVERSITY DATA TO DECISIONS: ENHANCING NATURAL VALUES THROUGH IMPROVED REGIONAL DEVELOPMENT POLICIES FINAL EVENT – 29TH SEPTEMBER 2020 – ONLINE

Hasiera data - Amaiera data:
-
Euskaldun Berria Aretoa (Lakua)
Donostia-San Sebastián, 1
Vitoria-GasteizAraba/Álava (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Gasteizko modalitate presentziala Foroaren egunean indarrean dauden osasun-irizpideen mende dago. Internet bidez ere emango da zuzenean: https://www.irekia.euskadi.eus/es/events/62806
Prezioa:
dohan
Izen-emate epea:
2020/07/29 - 2020/09/27
Jarraibideak:

EMAN IZENA ALDEZ AURRETIK,mesedez, antolaketa-arrazoiengatik.

Foroaren aurreko astean, Gasteizen modalitate presentziala hautatu duten pertsonei jakinaraziko zaie, aukera hori gauzatu ahal bada.

IZEN-EMATEAREN ORRIA