Salmenta eta marketin ikastaroa Euskadiko upategi eta sagardotegi sektorearentzat
Ikastaroa ekainan eta uztailan izango da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak bultzatutako Ardogintzaren Plan Estrategikoan salmenta eta marketin arloan atzemandako gabeziak direla-eta, salmenta eta marketin ikastaro bat antolatu da Euskadiko upategi eta sagardotegi sektorearentzat.
Prestakuntza doanekoa izango da, eta 4 orduko bi saiotan eskainiko da, ekainean eta uztailean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Arestian aipatutako Plan horretan aurreikusitako ekintzak betetzeko da ikastaroa.
Marketin eta komunikazio arloan aditu den Eurogap enpresako Enrique Larumbek eta Jose Manuel Estefaniak, eta merkataritza arloan espezialista den Glocal Distribution enpresak ─nekazaritza eta abeltzaintza sektorearekin eta batez ere ardogintzarekin lotutakoak biak─ emango dute ikastaroa, eta upategientzako merkataritza kudeaketa eraginkorra eta ardogintzaren inguruko marketina izango ditu ardatz.
Ikastaroak harrera ona izan du sektorearen artean, eta Arabar Errioxako upategiek, hiru txakolin sor-markek eta sagardo naturalaren sor-markak hartuko dute parte.
Hemen kontsulta ditzakezu jardunaldiak, ordutegiak, landuko diren gai zehatzak:
- Bizkaiko Txakolina eta Arabako Txakolina sor-marken Batzorde Arautzaileko upategientzako deialdia