Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Youth x Change. Kontsumo iraunkorretarako hezkuntzako esku-liburua

Gaur egun, gazteak talde garrantzitsua dira kontsumo-gizarteetan, eta orain garatzen dituzten ohiturak erabakigarriak izango dira etorkizuneko kontsumopatroietarako. Kontsumitzaile gisa hartzen dituzten erabakiek gero eta eragin handiagoa dute merkatuetan eta bizimoduetan. NAZIO BATUEN INGURUMEN PROGRAMAK (PNUMA), NBEren ingurumenari buruzko kontzientzia gisa, nabarmentzen du garrantzitsua eta premia larrikoa dela kontsumo eta produkzio patroiak eta jarrerak aldatzea eremu globalean. HEZKUNTZA, ZIENTZIA ETA KULTURARAKO NAZIO BATUEN ERAKUNDEAK (UNESCO), berriz, hezkuntza hartzen du funtsezkotzat jarrerak, balioak eta jokabidea moldatzeko, bai eta etorkizun iraunkorra eraikitzeko gaitasunak, trebetasunak eta konpromisoa garatzeko ere. Gazteak aldaketaren alde programaren bitartez, PNUMA eta UNESCO erakundeek zera erakutsi nahi diete gazteei: denok gauza ditzakegula mundu hobea lortzeko nahiak gure eguneroko ekintzetan.



Pdf formatoko dokumentua:
Youth x Change. Kontsumo iraunkorretarako hezkuntzako esku-liburua (2,18 Mb)