Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Nerbioi Behera eskualdeko airearen kutsaduraren diagnostikoa

Azterketa honen helburua Nerbioi Behereko eskualdean Ekintza Plan baten baitan airearen kalitatearen diagnostiko bat egitea da. Ekintza planak barruan atmosferako kutsadura maila gutxitzeko neurri zehatzak edukiko ditu.

Nerbioi Handiko udalerrien barruan, ikerketa unitate moduan ezarri dugu “aireko arroa” izenez ezagutzen duguna. Ondoko udalerriek osatzen dute: Muskiz, Zierbena, Getxo, Berango, Santurtzi, Abanto, Ortuella, Portugalete, Leioa, Sestao, Trapaga, Barakaldo, Erandio, Loiu, Derio, Sondika, Bilbo, Alonsotegi, Zamudio, Etxebarri, Lezama, Galdakao, Basauri eta Zaratamo.

Diagnostikoaren xede zehatzak hurrengoak dira:

a) Ikerketako zonan PM/PM10 eta NOx substantzien isurketak neurtzea.

b) Espazioaren eta denboraren ikuspuntuetatik, airean erregistratutako PM10 eta NOx kontzentrazioak aztertzea.

c) Eskualdeko PM10 isurketen gune nagusiak identifikatzea eta ondoren horiei ekintza zuzentzaileak ezartzea.

 



Pdf formatoko dokumentuak:
Nerbioi Behera eskualdeko airearen kutsaduraren diagnostikoa (9 Mb)
Diagnosia berrikustea eta eguneratzea. 2009 (14 Mb)