Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei zuzendutako diru-laguntzak

LABURPENA
Titulua:
Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei zuzendutako diru-laguntzak
Xedea:

Europako Erkidegoko jarraibideek ezartzen dutenarekin bat, enpresa onuradunari aplikatzekoak zaizkion arauak gainditzen errazten dioten ingurumenaren babes-maila lortzera zuzendutako inbertsioak sustatu nahi dira.  Horren barruan inbertsiookin zuzenean lotutako ikerketak sartzen dira, ekoberrikuntzako proiektuak bereziki kontuan hartuta, Europako Erkidegoak berrikuntza babesteko duen helburuari jarraiki.

Diru kopurua:

2.319.000€

Deialdiaren araudia:
  • AGINDUA, 2011ko maiatzaren 9koa (EHAA Zk. 105/2011)

    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, enpresei ingurumena babesteko inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 19ko 260/2010 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzetara biltzeko 2011ko deia egiten duena.

Araudia:
  • 260/2010 DEKRETUa (EHAA Zk. 204/2010)

    urriaren 19koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei dirulaguntzak emateko baldintzak arautzen dituena.

  • HUTSEN ZUZENKETA (EHAA Zk. 235/2010)

    ondoko dekretuarena: 260/2010 Dekretua, urriaren 19koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei diru-laguntzak emateko baldintzak arautzeko dena

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ingurumena, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza
Deialdia egiten duen organoa:
Ingurumenaren Plangintzaren Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Ingurumena, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza
Egitura atal ebazlea:
Ingurumen Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000

IHOBEline zerbitzuak (900 15 08 64) deialdiaren urteko Aginduari buruzko zalantzak argituko ditu (astelehenetatik ostegunetara: 9:00-13:00 eta15:00-17:00; ostiraleetan: 9:00-13:00).

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei zuzendutako diru-laguntzak

Europako Erkidegoko jarraibideek ezartzen dutenarekin bat, enpresa onuradunari aplikatzekoak zaizkion arauak gainditzen errazten dioten ingurumenaren babes-maila lortzera zuzendutako inbertsioak sustatu nahi dira.  Horren barruan inbertsiookin zuzenean lotutako ikerketak sartzen dira, ekoberrikuntzako proiektuak bereziki kontuan hartuta, Europako Erkidegoak berrikuntza babesteko duen helburuari jarraiki.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Industri jardueretan, merkataritza jardueretan edo irabazteko asmoko zerbitzuak emateko jardueretan aritzen diren zuzenbide pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko.

Toki erakundeak, organismo autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta baltzu publikoak eta sektore publikoko bestelako erakundeak, alegia, fundazio edo partzuergo publikoak, ez dira onuradun izango.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei zuzendutako diru-laguntzen deialdi honetarako aurrekontuko diru-dotazioa, guztira, bi milioi hirurehun eta hemeretzi mila eurokoa (2.319.000) izango da.

  • Milioi bat berrehun eta hemeretzi mila (1.219.000) euro prozedura arruntaren bidez esleitutako proiektuetarako. 
  • Milioi bat ehun mila (1.100.000) euro prozedura erraztuaren bidez esleitutako proiektuetarako. Lerro eta azpilerro desberdinetarako dotazioa honela banatuko da:
  1. Ingurumena babesteko aplikatzekoak diren arauak gainditzeko edo aplikatzeko araurik egon ezean ingurumenaren babes-maila handitzeko inbertsioetarako laguntzen kasuan:
    • Berotegi-efektua eragiten duten gasen prozesuko isuriak murrizteko inbertsioak: hirurehun mila (300.000) euro.
    • Galdategietako moldekatze-hondarrak balorizatu ahal izateko ekipoetan egindako inbertsioak: laurehun mila (400.000) euro.

  2. Arauak gainditzera zuzendutako inbertsioekin lotura zuzena duten ingurumen-azterlanetarako laguntzak: berrogeita hamar mila 50.000 (euro). 

  3. ETEen ingurumen alorreko kanpo-aholkularitzako zerbitzuetarako laguntzen esparruan:
  •  
    •  
      • EMAS: ehun mila (100.000) euro.
      • Ekodiseinua, ekoetiketak, karbono-lorratza eta basogintzako ziurtagiriak: ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euro.
      • ERP egokitzea E3L lengoaia hartuta edota E3S 3.0 web-zerbitzuak baliatuta: ehun mila (100.000) euro. 

 

 

TRAMITEAK
Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Eskabideak aurkeztea
Eskabideak aurkeztea:
Aurkezten diren eskabideak prozedura arruntaren edo prozedura erraztuaren bidez baino ezin izango dira ebaluatu. Baldin eta proiektu bera bi prozeduren bidez ebaluatzeko aurkezten bada, edo akats baten ondorioz ez dagokion prozedura batentzat aurkezten bada, organo kudeatzaileak erabakiko du zein prozeduratan parte hartzen duen laguntza-eskaerak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabidea (Eskaera)

Formulario normalizatua

Dokumentazioa:
  • Orokorra
    1. Eskatzailearen nortasuna egiaztatzeko datuak (pertsona fisikoa edo juridikoa izanik), eta, hala balegokio, NAN, Identifikazio Fiskaleko Kodea edo Ingurumeneko Identifikazio Zenbakia (IIZ-NIMA).

    2. Enpresaren legezko eraketa egiaztatzeko datuak, eta, hala balegokio, enpresa eratzeko eskrituren fotokopia. Enpresa eskatzaile bakoitzak kopia bakarra aurkeztuko du. Aurreko bost urtean enpresak dirulaguntza eskatu badio ingurumen-organoari eta ez bada aldaketarik egon aurretik aurkeztutako eskrituran, baldintza hori bete ordez, dokumentazioa zein datarako eta zein deialditarako aurkeztu zen azaldu ahalko da.

    3. Dirulaguntzaren eskatzailearen alde emandako ordezkaritza-ahalaren kopia, Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribatuta, edo, hala balegokio, behar bezala egiaztatuta. Enpresa eskatzaile bakoitzak kopia bakarra aurkeztuko du. Aurreko bost urteetan enpresak dirulaguntza eskatu badio ingurumen-organoari eta ez badira aldaketarik egon aurretik aurkeztutako ahaletan, baldintza horren ordez agiriak, dokumentazioa zein datarako eta zein deialditarako aurkeztu zen azaldu ahalko da.

    4. Inbertsioa egiteko epea, diruz lagundu beharreko proiektua hasteko eta amaitzeko datak barne.

    5. Zerga-betebeharrak betetzen dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.

    6. Gizarte Segurantzaren kuotak ordainduta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.

    7. Jarduerarako udal lizentzia, horrelakorik eduki behar badu.

    8. Dirulaguntzaren eskabidearen helburu berarako beste erakunde batzuei eskatu zaizkion edo erakunde horiek eman dituen dirulaguntzen berariazko aitorpena.

    9. Erantzukizun-deklarazioa, zeinaren bidez eskatzaileak adierazten duen, bere erantzukizunpean, indarrean dauden arauetan dirulaguntza lortzeko ezarritako betekizunak betetzen dituela eta baduela hori egiaztatzen duen dokumentazioa.

    10. Hirugarren Interesatuaren Datuen Alta
  • Prozedura arrunta
    1. Enpresaren jarduera nagusiaren deskribapen laburra eta jarduera horri buruzko EJSNaren zehaztapena.

    2. Ekin beharreko proiektuaren deskribapena, lortu nahi den ingurumen-hobekuntzaren deskribapen kuantitatiboa, eta, hala balegokio, horri eragiten dizkioten arauen eta balioen azalpena.

    3. Hala balegokio, inbertsioa ekologiaren aldetik berritzailea dela justifikatzea.

    4. Inbertsioaren ekonomia- eta finantza-ikerketa. Aurrekontuaren ezarpena. Ingurumen-babesaren helburuak lortzeko egin beharreko inbertsio gehigarrien zehaztapena. Produzitzeko gaitasuna handituko balitz, lortuko liratekeen abantailak ezartzea, inbertsioaren lehenengo bost urteetan sortutako kostuen aurrezkien aurreikuspena, eta, denboraldi berean, bost urtetakoan, sortzen diren produkzio gehigarrienak ere.
  • Prozedura erraztua
    1. Ekin beharreko proiektuaren deskribapena.

    2. Aurrekontuaren ezarpena. Ingurumen-babesaren helburuak lortzeko inbertsio gehigarrien zehaztapena. Produzitzeko gaitasuna handituko balitz, lortuko liratekeen abantailen ezarpena, inbertsioaren lehenengo bost urteetan kostuei dagokienez aurreztuko litzatekeenaren aurreikuspena, baita bost urteko denboraldi berean produkzio  gehigarriena ere.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/06/04 - 2011/07/04
Aurkezteko epe-muga:

2011/06/04 –2011/07/02 Bizkaian eta 2011/06/04-2011/07/04 Araban eta Gipuzkoan

Ebazteko epea:

Dirulaguntzak emateko berariazko ebazpena (esleipen prozedura bakoitzean ematen dena), eman eta interesdunei jakinaraziko zaie, sei hilabeteko epean, dirulaguntzen eskaerak egiteko epea ezarriko duen urteko agindua Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Sailburua.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Sailburua.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Ebazpen data:
01/12/2011