Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Urdaibai Biosfera Erreserba

Barnealdeko baso eta errekak; itsaslabarrak eta hondartzak; padurak eta ibarrak. Hori guztia da URDAIBAI. Eta horrexegatik, Euskal Autonomia Erkidegoko paisaiarik anitzenetarikoa osatzen du, eta inguruan balio ekologiko handienetarikoa duen eremua da.

Urdaibaiko Biosfera Erreserbak Oka ibaiaren arroa jarraitzen du 22.000 hektareatan zehar. Urdaibairen iparraldean itsasoa dago; kostaldean berriz, Izaro irla eta Matxitxako eta Ogoño lurmuturrak. Gainontzeko muga geografikoak Oka ibaiaren arroak ezartzen ditu. Oka ibaia estuario bihurtzen da Gernika-Lumo igarotzen duenean: Gernikako edo Mundakako itsasadarra deitzen zaio horri.

URDAIBAIk 45.000 biztanle ditu, 22 herriz osatua dago eta horietatik 11 erreserban sartuak daude oso-osorik.

Bertako klima ozeanikoa da; epela eta hezea. Tenperatura oszilazio txikiak izaten dira, eta urteko prezipitazioen banaketa homogeneoa da. Izozteak, berriz, gutxi izaten dira.

 

 

 

Azken eguneratzea: 2012/10/24