Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Arautegia

Inprimatu

208/2008 DEKRETUA, abenduaren 9koa, Industria Segurtasunerako Euskal Kontseilua arautzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 245
  • Hurrenkera-zk.: 7112
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/12/09
  • Argitaratze-data: 2008/12/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Legean zehazten denez, industria-segurtasuna xedapen-sistema bat da, eta bi helburu ditu: arriskuak prebenitu eta mugatzea, batetik, eta, bestetik, istripuen aurkako babesa, istripu horiek pertsona, ondasun edo ingurumenari kalte egiteko modukoak badira eta industria-jarduerak sortuak badira, edo instalazioen edo ekipoen erabilerak, funtzionamenduak eta mantentzeak sortuak, edo industriako produktuak ekoiztearen, erabiltzearen edo kontsumitzearen, biltegiratzearen edo zakarretara botatzearen ondorioz sortuak. Eskumenen banaketari dagokionez, industria-segurtasuna industria-arloaren barruko azpigaia da, eta hori arautzeko ahalmena Estatuak eta autonomia erkidegoek dute aldi berean. Estatuko legegileak egoera hori antolatu nahi badu, elkargune eta irizpideak ezarri beharko ditu, Konstituzioan eta Estatutuan zehaztutakoari men eginez. Nolanahi ere, Estatuko araudia eta kasuan kasuko autonomia-erkidegoaren araudi osagarria betearaztea autonomia-erkidegoen eskumen esklusiboa da.

Gauzak horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Legeak bere III. kapituluaren 15. artikuluan Industria Segurtasunerako Euskal Kontseilua sortzen du. Industria-segurtasunaren arloko gizarte-interes eta jarduerak ordezkatzen dituzten sektoreek aholku eman eta parte hartzeko organoa izango da Kontseilua eta industria-arloan eskumena duen sailari atxikita egongo da. Aipatutako lege horretan ezarritakoaren arabera, organo horrek parte hartuko du Autonomia Erkidego honen industria-segurtasunerako politika taxutzen, aholku ematen eta jarraipena egiten, arlo horretan jarduteko planak bultzatuz eta koordinatuz. Industria Segurtasunerako Euskal Kontseiluaren osaera eta jarduera-arauak garapen-erregelamendu bidez ezarriko dira. Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak dekretu hau prestatzean aintzat hartu ditu Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko 19.tik 22.ra bitarteko artikuluetan ezarritakoa, bai eta nahitaezko gainerako txostenetan ezarritakoa ere.

Ondorioz, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko abenduaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau XEDATU DUT:

  1. Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko ordezkari bat. h) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organo eskudunak baimendutako kontrol-erakundeetako ordezkari bat. i) Kontsumitzaileen federazioetako hiru ordezkari.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Eusko Ganberak-Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganberetako ordezkari bat. k) Energia banatzen edo merkaturatzen duten enpresetako hiru ordezkari; sektore hauetako bakoitzetik bat: gasa, elektrizitatea eta petrolio-gaiak. l) Osalan, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko ordezkari bat. m) Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko ordezkari bat. 3. Euren kargua dela-eta izendatuta dauden Industria Segurtasunerako Euskal Kontseiluko kideek kargu hori uzten duten momentuan bertan utziko diote Kontseiluko kide izateari. 4. Gainerako kideak Industria Segurtasunerako Euskal Kontseiluko lehendakariak izendatuko ditu, dagokion erakundearen proposamenez, lau urteko epealdirako; epe hori bukatu ostean beste lau urterako izendatu ahal izango dira. Azken epe hori igarota, kideok euren eginkizunak betetzen jarraituko dute, ordezkoak izendatzen diren arte.

    1. Heriotzak, ezintasunak, uko egiteak edo antzeko arrazoiek eragindako hutsuneak hilabeteko epean beteko dira, egoera horren berri Kontseiluko idazkariari jakinarazten zaionetik hasita; ordezkatutako kidearen agintaldia bukatu arte iraungo du karguan kide berriak. 6. Kontseiluko idazkariak hitza hartu ahal izango du, baina ez du boto-eskubiderik izango Kontseiluaren erabakietan. 7. Industria Segurtasunerako Euskal Kontseiluko lehendakariak baimena eman diezaieke kasuan kasuko gaian aditu diren pertsonei bilkuretan edo bilkuren zati batean parte hartzeko; horrelakoek hitz egin ahal izango dute baina ezingo dute botorik eman, aditu diren gaien inguruan. 7. artikulua. Batzorde bereziak. 1. Industria Segurtasunerako Euskal Kontseiluan izaera teknikoko batzorde bereziak sortu daitezke. Bilkurak baimendu eta izendatuko ditu batzorde horiek, ematen zaien egitekoen arabera etengabeko edo aldi baterako lankidetza eta laguntza eskaini dezaten. Batzorde berezi horiek bilkurari laguntza emango diote eta industria-segurtasunaren alderdi zehatzak landuko dituzte; horretarako, gai zehatzei buruzko lanak, azterlanak, txostenak eta proposamenak egingo dituzte, bilkuretan horiei buruz eztabaidatu eta oniritzia emateko. 2. Batzorde bereziak honako hauek osatuko dituzte, EAEko herri-administrazioetako kideek eta industria-sektorean horretarako egoki jotzen diren profesionalek.

  1. Horrelako bilkurak balio osoz garatzeko, kide gehienek bilkuraren lehenengo puntuan onartu beharko dute halakoak presaz egiteko beharra.

  2. Industria Segurtasunerako Euskal Kontseiluko bilkurako edozein kidek proposatu diezaioke lehendakariari gai bat aztergaien zerrendan sartzeko, baldin eta gutxienez 72 ordu lehenago egiten badu eta proposamena justifikatzeko memoria laburra aurkezten badu.

  1. Behar besteko quorumik ez badago, bigarren deialdian eratu daiteke hogeita hamar minutu geroago, eta kasu horretan kideen heren bat bertaratzea nahikoa izango da. 3. Nolanahi ere, bilkurak balio osoz egiteko, ezinbestekoa da lehendakaria eta idazkaria edo horien ordezkoak bertan egotea. 11. artikulua. Erabakiak hartzea. 1. Erabakiak baliozkoak izateko, bilkuran daudenen gehiengoz hartuko dira, eta berdinketarik gertatuz gero, lehendakariaren botoak ebatziko du. 2. Bozketak bozka zuzen, pertsonal eta eskuordeezinaren printzipioetan oinarrituko dira, eta boto sekretua bermatu egingo da baldin eta Kontseiluko edozein kidek lehendakariari hala eskatzen badio. 3. Bilkuran hartutako erabakiak aktan jasoko dira. Akta hori Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean finkatutako edukien eta prozeduraren arabera egingo da.

Dekretu honen 6. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, dekretua indarrean sartu eta hilabeteko epean Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak Industria Segurtasunerako Euskal Kontseiluaren organoetako partaide diren erakundeei eskatuko die Industria Segurtasunerako Euskal Kontseiluan izango dituzten ordezkariak izendatzeko.

Lehenengoa. Araubide osagarria. Dekretu honetan zehaztu ez den prozedurari buruzko guztian Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean edo hori ordezkatzen duen arauan xedatutakoa aplikatuko da. Bigarrena. Indarrean jartzea. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko abenduaren 9an. Lehendakaria, JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU. Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua, ANA AGUIRRE ZURUTUZA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.