Justizia eta Giza Eskubideen Saila

Zer da Gurasotasuna?

Zer da Gurasotasuna?

Hazkuntza eta hezkuntza ulertzeko modu bat da

Haurren beharrizanen errespetuan eta garapenena bultzatzen duten ekintzetan oinarritzen da, hala nola, atxikimendua indartzea, jolasaren bitarteko elkarreragina, gatazkarik gabeko komunikazioa… familia bakoitzaren testuingurua eta aita edo/eta amen trebetasunak aintzat hartuz.

Foros Gurasotasuna

Accede a los foros

HAEZI/ETXADI lan taldeak bere poza adierazi nahi du, Euskal Herriko Unibertsitateko Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta Garapena sailarekin batera, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailetako Familia eta Komunitate Politiketako Zuzendaritzarekin elkarlanean aritzeko aukera izateagatik. Elkarlan honek gure komunitatean familiekin lan egiten duten profesionalen eskura jarriko ditu Gurasotasuneko eremuan ikerkuntza, formazio, ebaluazio eta esku hartze baliabideak.

Azken hamarkadetan burututako ikerketa zientifikoek familia testuinguruak pertsonen garapen psikologikoan duen eragin esanguratsuaren berri ematen dute; psikologiak eta zientzia sozial eta osasun zientziak eragin horren mekanismoak identifikatu dituzte, batez ere, familiako zoriontasuna eta familiako kideen adimen osasuna indartzeko gakoak zein diren identifikatu dituzte. Gune honen azken helburua familia, profesionalen bitartez, seme-alaben garapen psikologiko osasungarria indartzen lagun diezaiokeen informazioaz modu eraginkor batez hornitzea da.

Gaur egun, historikoki konplexua den une bat bizi dugu, seme-alaben hazkuntzarako erreferente tradizionalek antzinako eragina galdu dute, eta, gaur egun, erakundeek bere gain hartzen dituzte lehen ia familiena soilik zen eginkizuna. Hezkuntza sozialaren garaian gaude, non administrazioek politikak garatzen dituzten herritarrak hezteko; politika horietako bat, familiak Gurasotasun praktiketan gaitzea da. Hainbat ikerketak adierazten dute familiei zuzendutako politika prebentiboek duten errentagarritasun ekonomikoa, termino ekonomikoei dagokienez, aurrezki ekonomikoa eragiten baitute osasun sisteman, sistema judizialean, hezkuntza sisteman eta bete sistema batzuetan.

Interneteko gune honetan sortuko den jarduera, Ezagutzen Transferentzia bezala sailka daiteke argi eta garbi. Unibertsitatetik gizarterako transferentzia, herritarren beharrizanen arabera eta administrazio sentibera baten bitartez egingo dena.

Azken eguneratzea: 2013/10/31