Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

Kalean eduki eeta kontsumitzeagatik arau-hausleak diren adingabekoentzako drogen inguruko informazio ikastaroa

Valentziako Udala

Kalean eduki eeta kontsumitzeagatik arau-hausleak diren adingabekoentzako drogen inguruko informazio ikastaroa

  • Norentzat: Arau-hausleak diren adingabeentzat eta haien familientzat.
  • Programaren helburuak: Drogei eta haien efektuei buruz eta droga-menpekotasun prozesuari buruz informazioa eskaintzea, kontsumoak dituen arriskuez ohartarazteko, kontsumoa baztertzearen aldeko konpromiso bat hartzeko eta gerora droga-menpekotasunean ez erortzeko helburuarekin. Horrez gain, drogekiko eta haien efektuekiko ideia okerrak, nahasiak edo manipulaziozkoak argitzea eta desmitifikatzea.
  • Nola artikulatzen da (on-line, aurrez aurrekoa…): aurrez aurrekoa
  • Zer gurasotasun-gako lantzen dira programa honetan:
    • Gurasoak portaera-eredu bezala.
    • Familian aisialdia partekatzeak duen garrantzia (jolasa…) edozein adinetan.
    • Babes eta kontrolaren arteko oreka praktikatzea (afektua eta arauak).
    • Emozioen adierazpen egokiaren garrantzia, seme-alabek imitatu beharreko eredu bezala.
    • Bestearen ikuspuntuan jartzea. *
    • Hezkuntza demokratikoaren ereduaren praktika.
    • Auto-estimua sustatzea duen garrantzia. *
    • Helduaren eta seme-alaben erantzukizun pertsonalpean heztea.
    • Gatazkarekiko esposizioa saihestea.
    • Harreman soziala sustatzea (familia zabala eta adiskideen eta zerbitzuen sare sozialak).
    • Eskola eta familia arteko harremana sustatzea.
    • Aitaren inplikazioa.
    • Ordezko zaintzaren kalitatea.
    • Garapen kognitiboa estimulatzea.
Azken eguneratzea: 2014/01/21