Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

Familia-bitartekaritzarako zerbitzua

Santanderreko Udala

Familia-bitartekaritzarako zerbitzua

  • Norentzat:
    Banantzea edo dibortziatzea modu adiskidetsuan tramitatzen hasi diren bikote ezkonduentzat (seme-alabak izan edo ez). Banantzea edo dibortzioa modu adiskidetsuan tramitatzen hastea erabakitzen duten ezkonduentzat (seme-alabak izan edo ez) eta akordio adiskidetsu batera heltzeko prozedura judiziala behin-behinean eteteko konpromisoa hartzen dutenentzat. Banantze edo dibortzioaren ondoren, ebazpen judizialean onartutakoa bete ez izanagatik edo aldaketak gertatu direlako familia-testuinguruaren birplanteamendu bat behar dutenentzat.
  • Programaren helburuak: Banantze-tramitean dauden bikoteei prozesua aurrera eramateko moduaz informatzea, adingabeentzat horrek izan dezakeen kaltea ahalik eta txikiena izan dadin. Horrez gain, jadanik bananduta dauden bikoteei bizikidetzarako hitzarmenei buruzko informazio helaraztea.
  • Nola egiten da (on-line, aurrez aurrekoa…): aurrez aurrekoa
  • Zer gurasotasun-gako lantzen dira programa honetan:
    • Gurasoak portaera-eredu bezala.
    • Familian aisialdia partekatzeak duen garrantzia (jolasa…) edozein adinetan.
    • Babes eta kontrolaren arteko oreka praktikatzea (afektua eta arauak).
    • Emozioen adierazpen egokiaren garrantzia, seme-alabek imitatu beharreko eredu bezala.
    • Bestearen ikuspuntuan jartzea. *
    • Hezkuntza demokratikoaren ereduaren praktika. *
    • Auto-estimua sustatzea duen garrantzia.
    • Helduaren eta seme-alaben erantzukizun pertsonalpean heztea.*
    • Gatazkarekiko esposizioa saihestea.*
    • Harreman soziala sustatzea (familia zabala eta adiskideen eta zerbitzuen sare sozialak).
    • Eskola eta familia arteko harremana sustatzea.
    • Aitaren inplikazioa.*
    • Ordezko zaintzaren kalitatea.*
    • Garapen kognitiboa estimulatzea.
Azken eguneratzea: 2014/01/17