Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

Familia esku-hartzea

Mellikao Udala

Familia esku-hartzea

  • Norentzat: Krisian aurkitzen diren familientzat. Problematika espezifikoa duten familientzat. Egituratu gabeko familientzat. Onurarik egiten ez dien testuinguru sozialean dauden adingabeentzat.
  • Programaren helburuak: Programa hau, maila pertsonalean, harremanetan edo ingurunean arazoak dituzten familiei laguntza ematea du helburu, hau da, haurren garapena egokia garatzeko zailtasunak izan ditzaketen edo dituzten familia-testuinguruetan laguntza eskaintzea, ezer egin ezean, egoera horretan dauden adingabeak babesik gabe uzteko arrisku handia dagoelako.
  • Nola egiten da (on-line, aurrez aurrekoa…): aurrez aurrekoa
  • Zer gurasotasun-gako lantzen dira programa honetan:
    • Gurasoak portaera-eredu bezala.*
    • Familian aisialdia partekatzeak duen garrantzia (jolasa…) edozein adinetan.
    • Babes eta kontrolaren arteko oreka praktikatzea (afektua eta arauak).*
    • Emozioen adierazpen egokiaren garrantzia, seme-alabek imitatu beharreko eredu bezala.
    • Bestearen ikuspuntuan jartzea. *
    • Hezkuntza demokratikoaren ereduaren praktika.
    • Auto-estimua sustatzea duen garrantzia. *
    • Helduaren eta seme-alaben erantzukizun pertsonalpean heztea.
    • Gatazkarekiko esposizioa saihestea.*
    • Harreman soziala sustatzea (familia zabala eta adiskideen eta zerbitzuen sare sozialak).*
    • Eskola eta familia arteko harremana sustatzea. *
    • Aitaren inplikazioa.
    • Ordezko zaintzaren kalitatea.
    • Garapen kognitiboa estimulatzea.
Azken eguneratzea: 2014/01/21