Familia-bitartekaritza
Madrilgo Erkidegoa
Familia-bitartekaritza
- Norentzat: Familiako kide guztientzat eta norbanakoentzat.
- Programaren helburua: Familia-gatazkak prebenitu, gutxitu edo ebaztea. Hala nola, familiako kideen artean sortzen diren harreman-arazoak - bereziki, guraso eta seme-alaba nerabeen artekoak-; bikote baten amaiera, banantze edo dibortzio batetik eratorritako desadostasunak; adineko edo ezgaitasuna duen senide bat zaintzapean izanagatik sortutako zailtasunak; adoptatutako haurraren jatorria bilatzea; familia biologikoarekin egindako behin-behineko topaketak edo gerorako harremanek, besteak beste, eragin ditzaketen gatazkak; hartutako adingabearen, harrera-familiaren eta familia biologikoaren arteko desadostasunak; adostasunik eza herentziengatik edo familiako enpresengatik; edo bestelako familia-gatazkak.
- Nola egituratzen da (on-line, aurrez aurrekoa…): aurrez aurrekoa
- Zer gurasotasun-gako lantzen dira programa honetan:
- Gurasoak portaera-eredu bezala.
- Familian aisialdia partekatzeak duen garrantzia (jolasa…) edozein adinetan.
- Babes eta kontrolaren arteko oreka praktikatzea (afektua eta arauak).
- Emozioen adierazpen egokiaren garrantzia, seme-alabek imitatu beharreko eredu bezala. *
- Bestearen ikuspuntuan jartzea. *
- Hezkuntza demokratikoaren ereduaren praktika. *
- Auto-estimua sustatzea duen garrantzia. *
- Helduaren eta seme-alaben erantzukizun pertsonalpean heztea.*
- Gatazkarekiko esposizioa saihestea.*
- Harreman soziala sustatzea (familia zabala eta adiskideen eta zerbitzuen sare sozialak).
- Eskola eta familia arteko harremana sustatzea.
- Aitaren inplikazioa.
- Ordezko zaintzaren kalitatea.
- Garapen kognitiboa estimulatzea.
Azken eguneratzea:
2014/01/22