Familia-bitartekaritza eta belaunaldien arteko bitartekaritza
Andaluziako Junta
Familia-bitartekaritza eta belaunaldien arteko bitartekaritza
- Norentzat: Banantzeko edo dibortziatzeko erabakia hartu duten seme-alaba adingabeak dituzten bikoteentzat, prozesua martxan jarria dutenentzat edo jada bananduta daudenentzat eta modu bateratuan aurretiaz hartutako erabakiren batean aldaketak egin nahi dituztenentzat, baita bizikidetzan krisi-egoera bat bizi duten seme-alaba adingabeak dituzten guraso edo tutoreentzat ere, edo guraso eta seme-alaben artean harremanak izateko zailtasunak dituztenentzat.
- Programaren helburuak:
Seme-alaben garapenean eta ongizatean eragin negatiboa izan dezaketen banantze-prozesuak edo familia-gatazkak prebenitzea. Banandu ondoren, gurasokidetza sustatzea familia-bizitzako berrantolakuntzan. Guraso eta seme-alaba adingabeen arteko harremanak ezarri edo/eta hobetzea, liskar-egoerei aurre egiteko orduan eraginkorra eta errespetuzkoa izango den komunikazioa erraztuz eta kide guztien ongizaterako beharrezko den familia-giroa hobetuz. - Nola egiten da (on-line, aurrez aurrekoa…): aurrez aurrekoa
- Zer gurasotasun-gako lantzen dira programa honetan:
- Gurasoak portaera-eredu bezala.*
- Familian aisialdia partekatzeak duen garrantzia (jolasa…) edozein adinetan.
- Babes eta kontrolaren arteko oreka praktikatzea (afektua eta arauak).*
- Emozioen adierazpen egokiaren garrantzia, seme-alabek imitatu beharreko eredu bezala.
- Bestearen ikuspuntuan jartzea.
- Hezkuntza demokratikoaren ereduaren praktika. *
- Auto-estimua sustatzea duen garrantzia.
- Helduaren eta seme-alaben erantzukizun pertsonalpean heztea.*
- Gatazkarekiko esposizioa saihestea.
- Harreman soziala sustatzea (familia zabala eta adiskideen eta zerbitzuen sare sozialak).
- Eskola eta familia arteko harremana sustatzea.
- Aitaren inplikazioa.
- Ordezko zaintzaren kalitatea.
- Garapen kognitiboa estimulatzea
Azken eguneratzea:
2014/01/15