Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

Adingabeen familientzako tratamendu-programa

Granadako Udala

Adingabeen familientzako tratamendu-programa

Norentzat
  • Familia berriz batzeko azpi-programa honen populazio xedea babes-neurriren izan duten adingabeen familiak dira. Adingabeak Babesteko Zerbitzutik bideratuak izan dira, eta babes-neurri horren ondorioz, familiako kideen behin-behineko banatzea gertatu da. Neurri horiek bertan behera gelditzeko edo ezartzeko baldintzak hauek izan daitezke:
    • Adingabeak Babesteko Zerbitzuak babesean dauden adingabeen familietan familia berreskuratzeko eta berriz batzeko aukerak ikusten dituenean, betiere, banantzeak eragindako arazoak gainditzeko tratamendu espezifiko bat garatzen baldin bada.
    • Adingabeak arrisku-egoeran izanagatik ETFk bere gain izan dituen familietan hasieran proposatutako helburuak lortu ez direnean eta Batzorde Teknikoak babes-neurria ezarri behar dela uste duenean, familia-dinamikaren barruan inflexio-puntu garrantzitsu bat izan daitekeelakoan.
  • “Arrisku egoeran dauden adingabeen familientzako tratamendua” programak, interes-gune eta helburu hauek ditu:
    • Gizarte-arriskuan dauden adingabeen familiak.
    • Gizarte-zailtasunak dituzten 18 urte baino gutxiagoko seme-alabak dituzten guraso bakarreko familiak.
    • Biolentzia-egoerak bizi dituzten familietan, eta zuzenki edo zeharka haien kargura dituzten adingabeengan eragina duenean.
  • Familia horiek Programara iristen dira Komunitateko Gizarte Zerbitzuetatik edo Adingabeen Babes Zerbitzutik. Esku-hartzea egiten orduan kontuan hartu beharko diren bi irizpide funtsezko ezartzen dira:
    • Arrisku-egoeran dauden familiak izatea, eta familia-dinamikan aldaketak behar dituztenak, ordura artekoak mantenduz gero, babes-neurria beharko bailituzkete.
    • Familia berreskuratzeko aukera eskaintzen duten adierazleak izatea eta elementu positiboak indartzea, egoeraren kontzientzia hartzea eta aurkezten den gatazkari aurre egitea ahalbidetuko duen tratamendu espezifiko bat diseinatzea, adingabea familia-testuingurutik aldendu behar ez izateko.
  • Nola egiten da (on-line, aurrez aurrekoa… ): aurrez aurrekoa
  • Zer gurasotasun-gako lantzen dira programa honetan:
    • Gurasoak portaera-eredu bezala.
    • Familian aisialdia partekatzeak duen garrantzia (jolasa…) edozein adinetan.
    • Babes eta kontrolaren arteko oreka praktikatzea (afektua eta arauak).
    • Emozioen adierazpen egokiaren garrantzia, seme-alabek imitatu beharreko eredu bezala.
    • Bestearen ikuspuntuan jartzea.
    • Hezkuntza demokratikoaren ereduaren praktika.
    • Auto-estimua sustatzea duen garrantzia.
    • Helduaren eta seme-alaben erantzukizun pertsonalpean heztea.
    • Gatazkarekiko esposizioa saihestea.
    • Harreman soziala sustatzea (familia zabala eta adiskideen eta zerbitzuen sare sozialak).
    • Eskola eta familia arteko harremana sustatzea.
    • Aitaren inplikazioa.
    • Ordezko zaintzaren kalitatea.
    • Garapen kognitiboa estimulatzea.
Azken eguneratzea: 2014/01/15