Gurasoentzako Formazioa
Kataluniako Generalitata
Gurasoentzako Formazioa
- Norentzat: Gurasoentzat. +
- Programaren helburuak: Gurasoak izatea, gaur egun, ez da erraza, eta ez dago eskuliburu bakar bat familien hezkuntza-eginkizuna arrakastaz lantzeko. Ugariak dira zalantzak, familia bakoitzak dituen inguruabarrak kontuan hartuz. Seme-alaben zaintzan, hezkuntzan eta garapenean modu positiboan eragin dezaketen alderdiak ezagutzea, eta gogoetarako tartea irekitzea eta haien esperientziak beste familia batzuekin parteka dezaten gonbita luzatzea.
- Nola artikulatzen da (on-line, aurrez aurrekoa…): Modu birtualean eta aurrez aurrekoan.
- Zer gurasotasun-gako lantzen dira programa honetan:
- Gurasoak portaera-eredu bezala.*
- Familian aisialdia partekatzeak duen garrantzia (jolasa…) edozein adinetan.
- Babes eta kontrolaren arteko oreka praktikatzea (afektua eta arauak).*
- Emozioen adierazpen egokiaren garrantzia, seme-alabek imitatu beharreko eredu bezala.
- Bestearen ikuspuntuan jartzea. *
- Hezkuntza demokratikoaren ereduaren praktika. *
- Auto-estimua sustatzea duen garrantzia.
- Helduaren eta seme-alaben erantzukizun pertsonalpean heztea.*
- Gatazkarekiko esposizioa saihestea.
- Harreman soziala sustatzea (familia zabala eta adiskideen eta zerbitzuen sare sozialak).
- Eskola eta familia arteko harremana sustatzea. *
- Aitaren inplikazioa.
- Ordezko zaintzaren kalitatea.*
- Garapen kognitiboa estimulatzea.
Azken eguneratzea:
2014/01/21