Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

Familia-terapian Espezializatua. Diplomaduna

Deutsuko unibertsitatea

Gizarte eta giza zientzien fakultatea

Familia-terapian Espezializatua. Diplomaduna

Formazioaren egiturak hiru maila biltzen ditu, ordena eta segida zehatz batean: 

  • Oinarrizko ikastaroa – Familia-terapian espezializatutako Diploma (CB): Lehen urtea
  • Esku-hartze sistemikoetan Aditua (EIS): Bigarren urtea (+CB)
  • Familia eta bikote terapeuta (TF) erdi-aurrez aurrekoa: Hirugarren urtea (+EIS) 

Hiru ikastaro horien helburuak da eremu anitzetan esku-hartze sistemikoak praktikan jartzeko nahikoa ezagutza eta tresna bereganatzea. Hala nola, gizarte- eta osasun-eremuan, eremu psikopedagogikoan, erakundeetan, etab. esku-hartze sistemikoak ezartzeko edo familia- eta bikote-psikoterapiak garatzeko.  

Arestian aipatutako hiru mailatako formazio “akademiko” horrez gain, Sakontze Ikastaro berriak sartu ditugu, batez besteko 6 hilabeteko iraupenekoak:

Ikastaro horien helburua, perspektiba sistemiko batetik, migrazioa edo familia-biolentzia prozesuekin lotutako arazoak sakonki ezagutzea da, baita egoki esku hartzeko beharrezkoak diren tresna psikoterapeutikoak berenganatzea ere.

Ikastaroak Escuela Vasco Navarra de Terapia Familiar (EVNTF) delakoak antolatzen ditu, Bartzelonan dagoen  Escola de Teràpia Familiar del Hospital de la Sat. Creu i Sant Pau eskolarekin elkarlanean. Azken horrek Federación Española de Asociaciones de Terapia Familiar-ek, (FEATF) onetsitako formazio-programa hartze du bere gain, hiru mailatan. Behin formazioa amaitu ondoren, nahi duten ikasleek, eta egiaztatze baldintzak betetzen dituztenek, aukera dute FEATFk sinatutako titulu hauek jasotzeko: Esku-hartze Sistemikoan Aditua edo Familia-terapeuta Titulua. FEATFak Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan aritu dira, eta horregatik, Deustun emango dira Familia-terapian Espezializatutako Diplomak, betiere, formaziozko oinarrizko ikastaroa gainditu, Unibertsitateak ezarritako baldintzak bete eta eskatzen dutenei.

ETCS Kredituak:Ereduaren arabera
Modalitatea: Aurrez aurrekoa, on-line

Informazio gehiago

Deutsuko Unibertsitatea

Azken eguneratzea: 2014/05/15