Gizarte esku-hartzea familian, haurtzaroan eta nerabezaroan
Nafarroako Unibertsitate publikoa
Gizarte esku-hartzea familian, haurtzaroan eta nerabezaroan
Ikastaroa amaitu ondoren, ikasleek honako konpetentzia espezifiko hauek berenganatuak izatea espero da: Eraginpekoekin, familiarekin edota familiako kideren batekin izandako hizketaldi edo elkarrizketa batean, arrisku-, ahultasun-, biolentzia- edo prekarietate-egoerak antzematea.
Familia, haurtzaro edo nerabezaroko esku-hartzean diagnostiko soziala egitea, betiere kontutan hartuz sektorean hitzartutako alde kontzeptualak eta metodologikoak.
Familia, haurtzaro eta nerabezaroan agintzen duen esparru legegile eta administratiboan haien jarduerak testuinguruan kokatzea.
Familia, haurtzaro eta nerabezaroan gerta daitezkeen ahultasun-, prekarietate-, biolentzia- edo krisi-egoerak gailentzeko baliagarriak izan daitezkeen baliabide pertsonalak eta erakundekoak identifikatzea. Familian edo familiako kideengan, batez ere, ahultasun-egoeran dauden pertsonengan aldaketa-prozesuak planifikatu, lagundu eta ebaluatzea.
Familia, haur eta nerabeekin gizarte esku-hartze teknikak maneiatu eta bereziki, ahultasun edo gatazka espezifikoa dagoen kasuetan.
Informazio- eta formazio-iturri egokienak erabili momentu oro familia, haurtzaro eta nerabezaroan esku hartzen duten profesionalen ezagutzak eta gaitasunak eguneratzeko, arreta berezia jarriz ahultasun-, prekarietate-, biolentzia- edo krisi-egoeratan. Familiekin eta behar izatekotan familiako kide ahulenekin burutzen den esku-hartzean teknika sistemikoak desberdindu eta kudeatzea.
ETCS Kredituak: 30 kreditu
Modalitatea: Aurrez aurrekoa