Senar-emazteen arteko ezegonkortasunaren Eskala
EIM
Senar-emazteen arteko ezegonkortasunaren Eskala
Ebaluazioa
arrisku maila ertain-baxua duten eta adin txikiko seme-alabak dituzten bikoteak.
Helburua
Apurtu gabe dauden bikoteen ezegonkortasuna ebaluatzen laguntzea. Eskala honekin, senar-emazteen arteko harremanen kalitatetik at, banaketarako joera ebaluatu nahi da. Hau da, nahiz eta senar-emazteen arteko harremanen kalitate baxua eta banaketarako joera oso erlazionaturik egon, kalitate baxuko harremanak dituzten bikote asko ez dira banatzen.
Formatua
Bikoteen banantzeak aurresateko 5 itemeko eskala fidagarri eta baliozkoa da. Eskalaren bertsio osoak 19 item ditu alderdi kognitibo eta konduktualei buruz: dibortzioari buruz pentsatzea, lana bilatzeaz hitz egitea, berriro ikasten jartzea… baina dibortzioa aipatu gabe, esanguratsuak diren pertsonekin hitz egitea dibortzioari buruz, aholkulariekin biltzea dibortzioaren eta banantze fisikoaren aukeraz hitz egiteko.
Ikerketan erabilera handia izan du, zehazki senar-emazte harremanen kalitateari buruzko azterketan edo hainbat esku-hartzeren araberako aldaketak aztertzeko orduan. Adibidez, bikoteen arteko istorio interaktiboak lotzeko ahalegina egin da (etsaitasuna, afektua…) eta dibortzio edo banantzea (Matthews et al.,1996, Mathews eta Wickrama, 1996). Beste alde batetik, jarraibide sozialei buruzko hainbat esku-hartze programen ezegonkortasunean duten efektua aztertzeko ere erabili izan da, (Rueter, Conger eta Ramisetty, 1999) edo hainbat faktoreren eragina egiaztatzeko, tentsio ekonomikoa kasu (Jonson eta Booth, 1990).
EGILEAK:
Jatorrizko bertsioa: Booth, A. eta Edwards, J.
Espainiar bertsioa: Martínez-Pampliega eta kolaboratzaileak
URTEA:1993, 2009
Tresna
Jatorrizko bertsioa: Booth, A. eta Edwards, J. (1983).
Measuring marital instability. 5. Journal of Marriage and the Family, 45,387-393.
Egokitzapena:
http://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=3268436