Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

Aurre egite erantzunen inbentarioa

CRI-A

Aurre egite erantzunen inbentarioa

Ebaluazioa

Arrisku ertain-baxua eta ertain-altua duten familiak.

Helburua

Gatazka edo egoera estresagarri batean pertsonek erabiltzen dituzten aurre egiteko erantzunak ebaluatzen ditu. Zortzi eskaletan gatazkaren hurbilketa estrategiak biltzen dira (Analisi logikoa, Berrebaluazio positiboa, Gida eta euskarriaren bilaketa, Arazoen ebazpena) eta hura saihestea (Saiheste kognitiboa, Onarpen edo etsipena, Sari alternatiboen bilaketa, Deskarga emozionala).

Formatua

Inbentarioak bi atal ditu; 10 eta 30 minutu bitartean egin daiteke. Lehenengo atalean, subjektuak azken 12 urtean bizi izan duen arazorik handiena deskribatu behar du. Bigarren atalean, 48 item bitartez, egoera estresagarriaren lehenengo balorazioa egin behar du, lau puntuko eskala baten bidez.

EGILEAK:
R. H. Moos. Egokitzapena: T. Kirchner eta M. Forns.
URTEA:azken argitalpena 2010

Tresna

TEA Argitaletxea
http://web.teaediciones.com/CRI-A--INVENTARIO-DE-RESPUESTAS-DE-AFRONTAMIENTO.aspx

Azken eguneratzea: 2013/10/31