Justizia eta Giza Eskubideen Saila

Balioespen-tresnak

BALORA

Euskal Autonomia Erkidegoko haur eta nerabeen babeserako udal eta lurralde mailako gizarte zerbitzuetan arrisku eta babesgabetasun egoeren larritasuna balioesteko tresna.

Ebaluazioa

arrisku altua duten familiak.

Helburua

EAEko Udal mailako Gizarte Zerbitzuek nahiz Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta Babesteko Lurralde mailako Gizarte Zerbitzuek aplika dezaten diseinatua izan da, Haurrak eta Nerabeak zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen 49., 53. eta 54. artikuluetan arrisku eta babesgabetasuneko egoeren ikerketa eta balioespenari dagokienez ezarritako eskumenak egikaritzeko. Tresnak egoera horien larritasuna balioesteko eta dagokion erabakiak hartzeko irizpideak ematen ditu.

  • Arrisku eta babesgabetasuneko egoeretan esku hartzeko prozedura jakin batean txertatzen da, hainbat fasetan egituratuta (esku hartzeko planaren harrera, ikerketa, balioespena, diseinua eta egikaritzea, planaren etengabeko berrebaluazioa, esku-hartzearen amaiera); fase bakoitzak bere helburuak, metodologia eta epeak ditu.
  • Tresnaren erabilera ez da mugatzen arrisku eta babesgabetasuneko egoeretan esku hartzeko prozesuaren une jakin batera, baizik eta prozesuaren fase guztietan aplikatu behar da, babesgabetasuneko egoeretan egon daitekeen haur edo nerabe baten jakinarazpena jasotzen denetik, Gizarte Zerbitzuen esku-hartzea amaitu eta espedientea ixten den arte.

Tresna haur edo nerabe bati eragiten dion babesgabeziako egoerak eta horien larritasuna baloratzeko erabili behar da. Informazioa eta tipologiaren eboluzioa kontuan hartuko da lehen agerpenetik, nahiz eta larritasunaren balorazioaren pisu nagusia bi osagai hauen arabera baloratu: (1) Aitaren, amaren edo tutore nahiz zaintzailearen portaeraren ezaugarriak, eta (2) haurrarengan edo nerabearengan gaur egun duen edo izan dezakeen eragina (kalte esanguratsua), azkeneko sei hilabeteak kontuan hartuz.

Formatua

Egoerari buruzko elkarrizketa sakona, hiru kategoriatan baloratutako datuen bilketa egiten duen laburpen orriarekin ( "informazio gabe", "ez dago" "susmoa").

EGILEAK:
Aholkularitza eta koordinazio teknikoa: Ignacia Arruabarrena eta Joaquín de Paúl, haurren arloko azterketa eta Prestakuntzarako Dartington-i Elkartea.
Koordinazio Orokorra:
Mari José Berciano, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritza
Tresna landu dutenak:
Edurne Agirrezabala, Donostiako Udala Ana Arbosa, Gipuzkoako Foru Aldundia Edorta Azpiazu, Donostiako Udala Anabel Bárcena, Gipuzkoako Foru Aldundia Boni Cantero, Gasteizko Udala Yolanda Fernández de Gamarra, Arabako Foru Aldundia Manuela González, Bilboko Udala Isabel Gros, Arabako Foru Aldundia Rosario Iradier, Arabako Foru Aldundia José M.ª Lezana, Gipuzkoako Foru Aldundia Alazne Madinabeitia, Bizkaiko Foru Aldundia Iker Nabaskues, Donostiako Udala Luis Pérez, Bilboko Udalak Elena Redondo, Gasteizko Udala Mitxel Sagasti, Bizkaiko Foru Aldundia Neus Sala, Donostiako Udala

Berrikuspena eta aplikazio pilotua Arbutz Elkatea:
Amaia Goya, Raúl Merino, Clara Rubio Amurrioko Udala: Nerea Francisco Arrasateko Udala: M.ª José Beitia Galdakaoko Udala: Idoia Martínez, Carmen Rojo Irungo Udala: Milagros Holgado Laudioko Udala: Itziar Gainzarain Gasteizko Udala: Concepción de la Campa, Mónica de la Iglesia, Estíbaliz de Miguel, Cristina Gimeno, Patricia Román, Janira San Vicente Bizkaiko Foru Aldundia: Susana Amorrortu, Maitane Etxebarría, Nerea Lejardi, Teresa Sandoval Hezilan: Lucía Peña, Berta Silva Ipace Psicología Aplicada: Sandra Anzules, Gloria Morón Busturialdeako Mankomunitatea: Leyre Etxebarría, Nerea Llantada Bilboko Udalaren Laguntza Teknikoko eta Psikosozialeko Zerbitzua (LTZ): Luis Pérez, Iratxe Sobrino, Cruz Zubieta
URTEA:2011

Tresna

http://www.euskadi.eus/arrisku-egoera-baliospena/web01-a2gizar/eu/

Azken eguneratzea: 2018/07/30