Mugikortasun Jasangarriaren Saila

Azken eguneratzea: 2011/09/20

Architectural Products amerikar aldizkariak urteko produktu berritzaileenaren saria eman dio Ceracasaren Ecom4tile zeramikari

ECOM4Tile® da CERACASA enpresak Eraikuntzaren Institutu Teknologikoarekin (AIDICO) egindako ikerketa-lanaren emaitza. Patentatze-prozesuan dago

logo del premio

Ekoizlearen arabera, zeramika horren lau ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Energia-aurrezkia da lehenengo ezaugarria. ECOM4Tile® zoladurak % 16ko aurrezkia ekar dezake etxebizitza arrunt baten fakturan (girotzeko erabiltzen den energiaren ia bi hilabeteko kostua), energia metatu eta pixkanaka-pixkanaka barreiatzea lortzen duten nanometagailu batzuei esker. Hala, giroko tenperaturaren murrizketan aurrezten da, bai eta aire girotuaren edo berogailuen erabilera-denboran ere. Egunean bat edo bi orduz itzali ahal izango direla kalkulatzen da, eta 1 eta 2 ºC artean jaitsi; hala, tenperatura egonkorragoa izango da. Horrek atmosferara CO2-ren milaka tona isurtzea saihestuko du, eta erabiltzaileak aurrezki handia izango du.
  • ECOM4Tile® zeramikaren bigarren propietatea da estalitako barrualdeetan lortzen duen erosotasuna. Zeramikazko gainazalak, asmakizun berri honi esker, ia-ia girotutako tenperaturaraino eramaten du bere tenperatura, eta zeramika hotza izan daitekeela ahantzarazi.
  • Hirugarren berezitasuna garbitasuna da. Mantentze-lanak murrizten dituen tratamendu bat du, eta azalean geratzen diren orbanak suntsitzen ditu. Hala, errazago garbitzen da.
  • Azkenik, ECOM4Tile® zeramikak tratamendu biozida bat du: bakterioak hiltzen ditu, eta haiek sortzen duten usain txarra murriztu. Abantaila handia animaliak dauden etxeetarako, lokal publikoetarako, bainugeletarako, sukaldeetarako, hoteletarako …

Eraikalen, lehenago ere aipatu dira Ceracasaren Kanpoko esteka produktuak:

Reynobond with EcoClean, airearen kutsadura murrizten duen panel arkitektonikoa Kanpoko esteka albistean, airearen kutsadura murrizten duten beste produktu batzuei buruzko informazioa jasotzen da: Auranox, Ecogranic, Noxite, etab.

Iturria: Disenome Kanpoko esteka, 2011/09/20