Azken eguneratzea: 2011/07/08
Toyota City-k etorkizuna diseinatu du bere etxebizitza adimentsuetan
“Eredu-etxebizitzen multzo batean energia sortzen duten gailu guztiak (eguzki-zelulak, erregai-pilak, eta abar) eta energia hori biltegiratzen duten gailu guztiak (etxeko biltegiratze-bateriak, EcoCute bero-ponpako ur-berogailuak, eta abar), belaunaldi berriko ibilgailu elektrikoekin eta etxetresna adimentsuekin konektatzea”. Hori da, hain zuzen ere, Toyota City-n, Aichi-ko prefekturan, Japoniako gobernuak sustatzen duen eta 26 erakunde garatzen ari diren proiektuaren helburua.
Toyota Cityko Karbono Isurketa Baxuen Sozietatearen Egiaztapena Sustatzeko Batzordea 26 erakundek osatzen dute eta duela gutxi amaitu du “eredu-etxebizitza adimentsuen” eraikuntza. Etxebizitza horiek “energia kudeatzeko sistemak” probatzeko erabiliko dira eta sustatzaileek “bizitegi-espazioetan eta eskala komunitarioan energiaren erabilera ezin hobea” egitea bilatzen dute proba horiekin. Aipatutako etxebizitzak Toyota Cityko Higashiyama eta Takahashi barrutietan daude, Aichiko prefekturan (2010eko apirilean Toyota City aukeratu zuten Egiaztapen Proiekturako froga-eremu gisa). Etxebizitzek etxetresna elektrikoak, eguzki-panelak, elektrizitatea biltegiratzeko bateriak, ibilgailuen bateriak eta bestelako gailu batzuk konektatzen dituen informatika-sare bat dute, energia-kontsumo guztia optimizatzeko.
Eraikalen Toyota automozio-enpresaren etxebizitza-negozioari buruzko berri bat argitaratu zen 2010ean: Toyota automozio-enpresaren hainbat negozio: Etxebizitza
.
Eraikalen honako berri hau argitaratu zen 2011ko martxoan: Energia-eraginkortasuna sustatzeko sektore arteko plataforma
, eta plataforma horretan Toyotak parte hartu zuen.
Iturria: Construnario
, 2011/06/07