Azken eguneratzea: 2011/05/16
Hexagon, zur-lauzak
Hexagon lauza-bilduma bat da, zurez, zementuz eta urez egindakoak, akustika hobetzen dute, eta soinua isolatzen
Träullit
suediar konpainiak ekoizten ditu eta fabrikazio-prozesua oso erraza da: zura ezpaldu eta zuntza kentzen diote zur-artilea ekoizteko, urez eta zementuz nahasten da, eta emaitzako masa molde hexagonaletan lehortzen uzten dute. Bukatzeko, panelak aukeratutako koloreetako batean pintatzen dituzte. Ekoizpen-etxearen webguneak
piezen antolamenduaren aurreikuspen bat sortzeko modua ematen du.
Iturria: VAUMM arkitektura eta hirigintza
, 2011/05/14