Azken eguneratzea: 2011/04/26
Elektrizitatea sortzen duen espaloiaren prototipoa
Tolosako hiri frantsesean herritarren mugimenduari esker elektrizitatea sortzen duen espaloi adimentsu bat ari dira probatzen azken asteotan
Hiriaren erdialdean aldi baterako instalatu diren 65x65 cm-ko zortzi lauzen gainean oinezkoek ematen duten urrats bakoitzarekin 30W sortu daitezke, eta elektrizitate hori LEDs farolaren argiztapenerako erabiltzen da, edo biltegiratu egiten da, bateria bati esker, beranduago beste argiztapen-iturri bat elikatzeko erabiltzeko. Espaloi-prototipo berri hau Sustainable Dance Club (SDC)
proiektuaren barruan diseinatu da eta Enviu eta Döll enpresa holandarrek parte hartu dute diseinuan.
Eraikuntza-elementuen energia-sorrerarekin erlazioan Eraikalen 2011ko apirilean honako berri hau argitaratu da: Energia sortzen duten gortina-paretak
.
Iturria: Blog Construmática
, 2011/04/22